Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2013ko abuztuaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3776

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 23koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia-Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena.

1.– 2013ko maiatzaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Agindua. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia-Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du.

2.– Aginduaren 9. artikuluak diru-laguntzak emateko prozedura finkatzerakoan laguntza-deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko dela esaten du. Horretaz gain, 12. artikuluan ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek landuko duela azaltzen da bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 10. artikuluan jasotzen dira.

Horiek guztiak, eta balorazio-batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jasotzen diren toki-entitateei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. Eranskin horretan onuradun bakoitzari esleitutako guztirako kopuruak ematen dira, 2013an bakoitzari dagokion % 55a zehaztuz eta 2014an, % 45a. Halaber, zein egitasmo mota laguntzen den ere adierazten da: EBPN-ESEP garatzea edo diseinua egitea.

Bigarrena.– Aurkeztutako toki-entitate guztien eskabideak onartzea.

Hirugarrena.– Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko, deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 2ko Aginduak (2013ko maiatzaren 6ko EHAAn) 14., 18. eta 19. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (4/1999 Legeak emandako idazketan) ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 23a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala