Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3510

IRAGARKIA, 2013ko ekainaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, instalazio elektriko hau jendaurrean jartzeko dena: 13,2 kV-ko erdi-mailako aireko linearen zortasuna zabaltzea zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, Mallabia-Mallabia izeneko 1. zirkuitua, Mallabia, Ermua, Zaldibar eta Ziortza-Bolibarko udalerrietan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariak 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriaz, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k egindako eskabideari doakion instalazioaren jendaurreko erakustaldia egiten da, hain justu ere aipatu enpresaren arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

Erref.: L-7976 ASS/TLE.

Esp.: AT-H-2013-00032.

– Kokalekua: eragindako udalerriak.

– Aurrekontua: 16.048,80 euro.

– Xedea: leku horretan energia elektrikoaren horniketaren kalitatea bermatzea, zuhaitz jakin batzuk inausiz eta moztuz.

Aipatu jarduketaren deskripzio oinarrizkoa:

Mallabia-Mallabia izeneko 1. zirkuitua, izeneko aireko lineari buruzko, TBA Mallabia eta 9080 euskarri-zenbakiaren artean.

● Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

● Eroaleak: 3 (1 x 54,6 mm2) LA-56 eta sekzio txikiagoko beste batzuk.

● Euskarriak: metalikoak eta hormigoizkoak.

● Eraginpeko luzera: 8.895 m.

● Hasiera: Mallabiako STR.

● Amaiera: 9080 zk.ko euskarria.

● Udalerriak: Mallabia, Ermua, Zaldibar eta Ziortza Bolibar

Linea elektrikoaren adarrak: guztiz 9.511 metroko luzerarekin

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Bilboko Concha Jeneralaren kaleko 23ko 5ean dagoen Lurralde Ordezkaritzan edo udaletxe egokian proiektuak nornahik azter ditzan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean erreklamazioak aurkeztu daitezen (bi ale).

Bilbao, 2013ko ekainaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala