Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3509

IRAGARKIA, Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateari 2013ko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez ebazten baita Innotek programa aplikatuta 2007ko deialdian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetze espedientea.

Ebazpen hori Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateari jakinarazten saiatu arren erakundearen azken helbidean (Labe Garaien etorbidea 33, 18. modulua, Barakaldo), ezin izan da lortu. Hori dela eta, ebazpenaren testu osoa argitaratzen da ondoren:

«Teknologiako zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena, Jakinbidea Digitala, S.L.L. (B95370813) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztekoa, Innotek programaren barruan 2007ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez, hain justu ere.

Espediente-zenbakia: IT-2007/000553

Ikusi da Jakinbidea Digitala, S.L.L. (B95370813) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan instruitu zaion espedientea. Agindu horren bidez, Innotek programa arautzen da, teknologia-garapeneko eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa, alegia.

AURREKARIAK:

2007ko abenduaren 26an, Teknologiako zuzendariak Jakinbidea Digitala, S.L.L. (B95370813) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 26.223,06 eurokoa zen, itzuli behar ez zena. Ebazpen haren bidez, halaber, agintzen zen emandako diru-laguntzaren % 70 ordaintzeko –18.356,14 euro–, ta adierazten zen ezen aurreikusitako programa zenbateraino betetzen zen, halako proportzioan ordainduko zela diru-laguntzaren gainerakoa, betiere agiri bidez justifikatu ostean.

Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean.

Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateak aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da proiektuarentzat onartu den gastu justifikatua onartutako aurrekontua baino txikiagoa dela. Hori dela eta, ez dagokio 26.223,06 euroko diru-laguntza, 22.700,15 eurokoa baizik.

2011ko abuztuaren 29an, Teknologia Zuzendaritzak Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateari idazki bat helarazi zion Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (ofizioaren irteera-zenbakia: 336894).

2012ko maiatzaren 23an, Teknologiako zuzendariak Ebazpena eman zuen, zeinen bidez ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateari, ez zuelako egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez zuten aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2012ko abenduaren 18ko EHAAn argitaratu zen.

Jakinbidea Digitala, S.L.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean

Aurrekari horietan oinarriturik, ez-betetze espedientearen ebazpenak ondoko oinarri juridikoetan du funtsa:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengoetan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ekitaldi horretatik (agindu hori EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzkoa da).

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen du: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak itzuli egin beharko ditu bai eman eta eskuratutako zenbatekoa, bai legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Adieraztea bertan behera geratzen dela 3.522.91 euro jasotzeko eskubidea, betiere justifikatutako gastuaren arabera.

Bigarrena.– Zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatik Jakinbidea Digitala, S.L.L. (B95370813) sozietateari irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea galdu egin duela diru-laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (4.344,01 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a. Izpta: Leyre Bilbao Elguezabal. Teknologiako zuzendaria».

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59,4 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala