Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3508

IRAGARKIA, Líneas Automáticas, S.A. sozietateari 2013ko martxoaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez ebazten baita Etorgai programa aplikatuta 2008ko ekitaldian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetze espedientea.

Ez dugu ebazpen hori Líneas Automáticas, S.A. sozietateari jakinarazterik izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Markulete industrialdea 15, Arrasate). Hori dela-eta, ebazpen hori argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Teknologiako zuzendariaren martxoaren 7ko Ebazpena, Líneas Automáticas, S.A. sozietateari (A20036299) ez-betetze espedientea irekitzeko dena, Innotek programaren barruan 2008ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez, hain justu ere.

Espediente-zenbakia: IT-2008/000282.

Ikusi da Líneas Automáticas, S.A. (A20036299) sozietateari instruitutako espedientea, zeina 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan gauzatu baitzen. Agindu horren bidez, teknologia-garapen eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa arautzen da (Innotek programa).

AURREKARIAK:

2008ko abenduaren 11n, Teknologiako zuzendariak Líneas Automáticas, S.A. (A20036299) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori 29.776,18 eurokoa zen, eta ez itzultzekoa. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70 –20.843,33 euro– ordaintzeko agintzen zen, eta adierazten zen ezen programatik burutzen zenaren arabera ordainduko zela gainontzekoa, eta agiri bidez justifikatu ostean, betiere.

Líneas Automáticas, S.A. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

2011ko abuztuaren 29an, Teknologia Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (336894 irteera-ofizioa).

2012ko maiatzaren 23an, Teknologiako zuzendariak Ebazpena eman zuen, zeinaren bidez ez-betetze espedientea ireki baitzitzaion Líneas Automáticas, S.A. sozietateari, ez baitzuen egiaztatu zerga-betebeharrak betetzen zituela.

Líneas Automáticas, S.A. sozietateari ebazpen hori ohiko bidetik jakinarazteko saioek ez dutenez aldeko emaitzarik izan, eta, beraz, 2012ko abenduaren 13ko EHAAn argitaratu zen.

Líneas Automáticas, S.A. sozietateak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Aurrekari horietan oinarriturik, ez-betetze espedientearen ebazpenak ondoko oinarri juridikoetan du funtsa:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Zerga-betebeharrak bete direla egiaztatu beharko da EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta, oro har, zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU

Lehenengoa.– Zerga-betebeharrak bete izana ez egiaztatzeagatik Líneas Automáticas, S.A. sozietateari (A20036299) irekitako ez-betetze espedientea ebaztea, eta deklaratzea ezen galdu egin duela diru-laguntzatik ordaintzeko dagoen zatia jasotzeko duen eskubidea (8.932,85 euro).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 7a.

Teknologiako zuzendaria

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala