Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3504

EDIKTUA, seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurrietarako 12/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta honakoak dira haren idazpurua eta xedapenak:

287/2013 EPAIA

Erregearen izenean,

Bilbao, 2013ko ekainaren 17a.

Nik, M.ª Eugenia Matía Ortizek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, ikusi ditut zaintza, jagoletza eta elikagaiei buruzko 12/13 hitzezko judizio bereziko jarduketa hauek. Auto hauek epaitegi honek izapidetu ditu Dalia Astrid Morales Vélezek eskatuta –María Elena Manuel epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Gonzalo Juez letraduak lagunduta–, auzi-ihesean den José Ferney Bedoyaren aurka. Fiskaltzak ere parte hartu du alderdi gisa.

EPAITZA

Baietsi egiten da epaitegietako prokuradore María Elena Manuelek,–Astrid Morales Vélez izenean eta ordez– jarritako demanda, eta adingabeko XXXXX semeari dagokionez, honako neurri hauek ezartzen dira:

1.– XXXXX adingabekoaren gaineko guraso-ahala ama Dalia Astrid Morales Veles-i ematen zaio.

2.– XXXXX adingabekoaren gaineko zaintza eta jagoletza ama Dalia Astrid Morales Veles-i ematen zaizkio.

3.– XXXXX adingabekoaren aldeko mantenu-pentsioa bat ezartzen da, zeina aitaren kargurakoa izango den, eta demandatuak hileko dituen sarrera garbien % 20koa izango den, betiere gutxienez 100 eurokoa delarik.

Aurreratutako hilabeteetan, lehen bost egunen barruan, egin beharko da ordainketa, Dalia Astrid amak hartarako izendatzen duen kontuan; eta delako kopurua eguneratu egin beharko da, hain justu ere Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako aldakuntzen, zehazki, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutakoen arabera.

Guraso biek erdibana ordainduko dituzte semearen aparteko gastuak.

4.– Ez ezartzen bisita-erregimen adingabekoaren eta zaintza ez duen gurasoaren artekorik; eta, aitak semearekiko erlazioa berreskuratu nahi badu, bista eta komunikazioak adostu ditzakete aitak eta semeak; edo, bestela, neurriak aldatzeko demanda aurkeztu dezake aitak.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:......................). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Ferney Bedoya dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko ekainaren 17a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala