Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3501

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 1ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 285/2013 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena, alderdi bezala ager daitezen.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak 2013ko uztailaren 1eko Ebazpena eman duela, non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

285/2013 zenbakiko prozedura arrunta: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, honako ebazpen hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezestearen aurkakoa: batetik, 2012ko irailaren 24ko Ebazpena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, izangai hautatuen zerrenda argitaratzeko dena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian lan egiteko lan-kontratuak formalizatu ditzaten (2012-09-25eko EHAA, 187. zk.); eta, bestetik, 2011-08-31ko Ebazpena, 2011-01-10eko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, 2011rako Enplegu Publikoaren Eskaintza argitaratzeko agintzen da, oinarri orokorrak zein bereziak onartzen dira eta agentzia horretan lan-kontratuko langile jardungo duten bederatzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten da.

Prozedura horrek eragina izan dezake honako lanpostu hauen hautaketa-prozesuaren ebazpenean: Garapenerako Lankidetzako teknikaria, Genero berdintasuneko teknikaria, Plangintza eta Ebaluazioko arduraduna eta Koordinazio Teknikoko arduraduna.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak –uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran– 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 1a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala