147. zk., 2013ko abuztuaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (320 KB - 25 orri.)
- EPUB (252 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
3499
EBAZPENA, 2008ko martxoaren 18koa, Ingurumeneko sailburuordearena, metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Oyón-Oiongo (Araba) udalerrian Litografía Alavesa, S.L. enpresak sustatua.
AURREKARIAK
2006ko urriaren 10ean, Juan Luis Inchausti Martínez jaunak, Litografía Alavesa, S.A. enpresaren izenean eta enpresa bera ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Oyón-Oiongo (Araba) udalerrian metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Oyón-Oiongo Udalak 2006ko maiatzaren 22an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:
– Oinarrizko proiektua (2006ko urriaren 10a).
– Oinarrizko proiektuaren laburpena (2006ko urria).
Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Litografía Alavesa, S.A. enpresak, besteak beste, jarduerarako baimena zuen, 1973ko apirilaren 12koa. Aipatu baimena disolbatzaileekin azaleko tratamenduak burutzeko jarduerarako zen. Horrez gain, enpresa sustatzaileak honako baimenak zituen: hondakin arriskutsuen sortzaileak behar duen baimena, 2001eko urriaren 24koa, saneamenduko udal-sarera isurketak egiteko baimena, 2003ko uztailaren 24koa, eta hondakinen eta uren arloan indarrean dagoen araudiak ondoren ezarritako zabaltzeak eta berrikuntzak.
2006ko urriaren 26an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Oyón-Oion Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoari kontsultatu zien.
2007ko urtarrilaren 16an eta 2007ko irailaren 4an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko azaroaren 8an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Litografía Alavesa, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
2007ko azaroaren 19an aurkeztu ziren ingurumen-organoan, Litalholding, S.L. enpresak (enpresa xurgatzailea) Litografía Alavesa, S.A. eta Preprint MNM, S.L.U. (enpresa xurgatuak) xurgatu ondorengo baterakuntza-eskriturak; enpresaren azken izena Litografía Alavesa, S.L. da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Oyón-Oiongo Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko otsailaren 27an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Litografía Alavesa, S.L. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Litografía Alavesa, S.L. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; kolektorera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Era berean, eskumeneko beste administrazio eta organismo batzuk kasuan kasu txostenak luzatuz egindako parte-hartzea egiaztatuko da espedientean.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezkatzen du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Litografía Alavesa, S.L. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Oyón-Oiongo Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Hain zuzen ere, kontuan hartu da Europako Batzordearen «Reference Document on Best Available Techniques on Surface Treatment using Organic Solvents» BREF agiriaren edukia, 2007ko abuztukoa. Gainera, alorreko araudiari dagokionez, kasu honetan apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua aplikatu behar da. Dekretu horren bidez, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatzeko eta betetzeko Araudia, eta zenbait jardueratan disolbatzaile organikoak erabiltzerakoan sortzen diren konposatu organiko hegazkorrak isurtzeari buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua onartzen dira.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Litografía Alavesa, S.L. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko otsailaren 27an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Helbide soziala Oyón-Oiongo (Araba) udalerriko Santa Luzia, 27 duen eta IFK B-01418953 zenbakia duen Litografía Alavesa, S.L. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Oyón-Oiongo udalerrian metalaren tratamendua eta estaldura egiteko jarduera garatzeko, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 10.1 kategorian, «Disolbatzaile organikoak erabiltzen dituzten material, objektu edo produktuen azalerak tratatzeko instalazioak, bereziki distira emateko, estanpatzeko, estaltzeko eta deskoipeztatzeko, iragazgaizteko, itsasteko, lakatzeko, garbitzeko edo bustitzeko, orduko 150 kg disolbatzaile edo 200 tona/urteko kontsumitzeko gaitasunarekin».
Fabrika 32.000 m2 dituen lursail batean dago kokatuta. 8.715 m2 azalera eraikia dira eta 6.902 m2 azalera urbanizatua, hormigoizko zolatarekin, eta fabrikan instalatutako potentzia 930 Kw-koa da. Bertan garatzen den jarduera esmalteak, bernizak eta tintak euskarri metaliko desberdinetan hotzean aplikatzean datza, nagusiki latorri-xafletan (0,14-0,40 mm arteko lodiera duten xaflak dira). Hotzean egiten da aplikazioa eta, ondoren, lehortu egiten da oxidazio bidez, tunel jarraiki batean sartuz (erretxinen polimerizazioa lortzeko), edo kimikoki egiten da, argi ultramoreen aurrean jarriz (tintekin bakarrik). Lau bernizadura-lerro eta hiru litografia-lerro ditu, eta mozketa-lerro bat eta latorria hautatzeko beste bat ere. Orri prozesatuak (bernizatuak eta/edo litografiatuak) merkaturatzen dira. Litografia-jardueraz gain, «Aurreinprimaketa eta konposizioa edozein prozedura eta fotograbaturen bitartez» jarduera garatzen da.
2006an 51.309.103 orri bernizatu eta 60.522.252 orri litografiatu dira.
Kontsumorako ura, ekoizpen-prozesuetakoa zein enpresako langileek erabiltzen dutena, Arabako Errioxako Ur Partzuergoko sare primariotik hartzen da eta urteko batez besteko kontsumoa 1.736 m3-koa da. Halaber, ur desmineralizatua gordetzen duten edukiontzietatik ura hartzen da, 30 m3/urtean, hain zuzen ere.
Plantan erabiltzen diren energia-iturriak honakoak dira: gas naturala, erregai gisa xafla bernizatuak lehortzeko enpresan dauden 4 tuneletan eta erraustegian (urteko kontsumoa: 10.959.132 kWh); elektrizitatea, bi eraldaketa-zentrorekin (1000 kVA-koa bakoitza; urteko kontsumoa: 7.205.057 Kwh). Bestalde, enpresak GLP instalazio bat du: enpresaren lau orga jasotzaileek erabiltzen dute (kontsumoa: 59,65 t/urtean).
Atmosferara egiten diren isurketak, atmosfera kutsatzen duten 15 foku sistematikorekin daude lotuta. Horietatik 5 bernizadura-prozesukoak dira, 8 litografia-prozesukoak eta 3 azkenak, foru ez-sistematikoak, ikuztegiari, kautxuzko txirbilei eta laborategiari dagozkie. Bernizadura-lerroan berniza lehortzeko labe bat dago (gasa erabiliz lehortzen du). Lehortze-prozesuko beroak lurrundutako osagai guztiak berreskuratu eta erraustu egiten dira, gasa erretzeko ganberan bertan, errekuntzaren beroa baliatuz. Bestalde, disolbatzaileak dituzten irteera-aireak garbitzeko, airea berritzeko sistema oxidatzaile bat erabiltzen da.
Instalazioan honako ur hauen hustuketa egiten da: mantentze-eragiketetan litografiaren offset-garbiketa egitean sortutako industria-urak, eta Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurtzen dira. Kutsadurarik ez duten euri-urak eta bulego eta komunetako ur sanitarioak Arabako Errioxako Ur Partzuergoaren saneamendu-sarera isurtzen dira, bi isurketa-puntu independente erabiliz.
Instalazioan «Reference Document on Best Available Techniques on Surface Treatment using Organic Solvents» BREF agirian barne hartzen ez diren hainbat TOE jarraitzen dira: estaldura-sistemak eta oinarri urtsu/disolbatzaileko tintak, «Sheetfed» estaldurak xafletan, «orrikako» «sheetfed» teknologiarako arrabolak, oxidazio termikoa bi errausgailu erabiliz, UV konposatuen erabilera (bernizak eta tintak), litografiako tintak irradiazioz ontzea eta inprimaketa litografikoa (offset-hezea).
Bigarrena.– Litografía Alavesa, S.L. enpresak Oyón-Oiongo udalerrian (Araba) sustatutako metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduera ustiatzeko, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Litografía Alavesa, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.
Litografía Alavesa, S.L. enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Litografía Alavesa, S.L. instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
Atmosferara isurketak egiten dituzten fokuen izenak zehaztu behar dira, eta foku ez-sistematikoen kasuan (N1-D, N2-D, N3-D) altuera, barruko diametroa eta UTM koordenatuak. Fokuen izenak, isurketek eragiten duten prozesuaren adierazgarri izango dira.
L7, L8 eta L11 fokuen erregistro-liburu orijinalak aurkeztu behar dira, horien baja izapidetzeko.
Bestalde, isurketa barreiatuak egiten dira etengabe bernizatze-lerroetako muturrean.
B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
(Ikus .PDF)
Metalen tratamendua eta estaldura egiteko jarduerari dagokionez, % 20 da isurketa barreiatuen muga-balioa (disolbatzaileen sarrera-portzentajea).
Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 ºK-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
N1, N2 eta N3 Fokuak. Ikuztegikoa, kautxuzko txirbilena eta laborategikoa, hurrenez hurren. Urtean 350 aldiz abiatzen dira, ordubetetik beherako iraupenarekin. Ez dira kutsatzaile sistematikotzat joko, urtean ordu bat baino gehiago irauten duten hamabi isurketa baino gehiagoko maiztasunik ez baitute; gainera, edozein maiztasunekin ere isurketak instalazioaren funtzionamendu-denboraren 100eko 5 baino gutxiagokoak dira, atmosferaren babeserako abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duen otsailaren 6ko 833/1975 Dekretuaren 42. artikuluan xedatutakoen arabera.
Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
KOHei dagokienez, Konposatu Organikoen Guztizko gisa neurtuak, ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5eko gehieneko faktorean gainditzen ez baditu.
B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Metalen tratamendua eta estaldura (Litografia).
Jarduera-taldea: 16 Gainazalen tratamendua.
Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51 (Metalen tratamendua eta estaldura).
(Ikus .PDF)
Isurketa-puntuaren koordenatuak adierazi behar dira.
B.1.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
a) 1. isurketa: industria-urak.
(Ikus .PDF)
B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Ondorengo zerrendan ageri dira ibilgura edo saneamendu-sarera egiten diren isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako gehienezko muga-balioekin:
a) 1. isurketa: industria-urak.
(Ikus .PDF)
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
B.1.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da, hala dagokionean.
B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Oyón-Oiongo Udalean.
B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
• 1. prozesua: «Bernizadura eta litografia» eta «irudien aurreinprimaketa eta konposizioa edozein prozedura eta fotograbaturen bitartez».
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodifikatuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak eta/edo Hondakinak elkartzea prozesuetan.
• 2. prozesua: «zerbitzu orokorrak».
– 1. hondakina: «Disolbatzailea».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/1.
Hondakinaren kodea: Q7//R2//L5//C41//H3b/5//A811(1)//B0019.
HEZ: 140603.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,7 t.
Ekipoak eta instalazioak garbitzeko lanetan sortzen dira bernizadura-instalazioan. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 2. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua, bateria-garbigailua».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/2.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A811(1)//B0019.
HEZ: 140603.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2 t.
Ekipoak eta instalazioak garbitzeko lanetan sortzen dira litografia-instalazioan. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 3. hondakina: «Disolbatzaile tintaduna».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/3.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L12//C41//H3b/5//A811(1)//B0019
HEZ: 080312
Urtean ekoitzitako kantitatea: 1,11 t.
Ekipoak eta instalazioak garbitzeko lanetan sortzen dira Garbiketa azpiprozesuan. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 4. hondakina: «Tinta, berniz eta/edo disolbatzailez bustitako zatarrak.»
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/4
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C41//H5//A811(1)//B0019
HEZ: 150202
Urtean sortutako kantitatea: 45 t.
Garbiketa azpiprozesuan kodetzen dira; tinta, berniz eta/edo disolbatzailez bustitako zatarrak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
– 5. hondakina: «Kautxuzko mantelinak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/5.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//S40//C41//H5//A811(1)//B0019.
HEZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 4,5 t.
Ekoizpen-prozesuen kautxuzko uhalak birjartzean sortzen da. Tinta-hondarrak ditu. Hondakin horrentzat identifikatutako palet batean jasotzen da, hondakinen biltegian.
– 6. hondakina: «Oinarrizko disoluzioa».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/6.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C24//H8//A811(1)//B0019.
HEZ: 110107.
Urtean sortutako kantitatea: 5 t.
Garbiketa-prozesuan sortzen da; sosa eta berniz-hondarrak dituen disoluzio urtsu bat da. Hondakinenarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, hondakinen biltegian.
– 7. hondakina: «Olio erabiliak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/7.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A811(1)//B0019.
HEZ: 130110.
Urtean sortutako kantitatea: 105 kg.
Mantentze Lan Orokorren azpiprozesuan sortzen da, ekipoen eta makinen olioa birjartzerakoan; erabilitako olio mekanikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
– 8. hondakina: «Fluoreszenteak eta UV lanparak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/8
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A811(1)//B0019
HEZ: 200121
Urtean sortutako kantitatea: 30 kg.
Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatuta kutxa batean jasotzen da sortzen den lekuan bertan; hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.
– 9. hondakina: «Disolbatzaile ez-kloroduna».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/9.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A811(1)//B0019.
HEZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 10 t.
Ekipoak eta instalazioak disolbatzaile ez-halogenatuekin garbitzeko lanetan sortzen da. Berniz-hondarrak eta tintak dituzten disolbatzaile ez-halogenatu erabiliak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 10. hondakina: «Azido agortuak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/10.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L40//C6/13/23//H5/8//A811(1)//B0019.
HEZ: 160506.
Urtean sortutako kantitatea: 550 kg.
Laborategian analisi kimikoak egitean sortzen da. Kobre sulfatoa, azido klohidrikoa eta antimonio trioxidoa dituen disoluzio bat da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, zamalanen eremuan hondakinarentzat identifikatutako edukiontzi batera eramaten da.
– 11. hondakina: «Ekipo elektrikoak eta elektronikoak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/11.
Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C6/18//H6/14//A811(1)//B0019.
HEZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: hondakin puntuala:
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako eremuan jasotzen da.
– 12. hondakina: «HAk gorde dituzten ontzi metalikoak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/12.
Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C41//H14//A811(1)//B0019.
HEZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 18 t.
Ontzi hutsak bildu eta pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; substantzia arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean bernizak, tintak eta disolbatzaileak eduki dituzte. Hondakin horrentzat identifikatutako lekuan biltzen da hondakinen biltegian.
– 13. hondakina: «HAk gorde dituzten plastikozko ontziak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/13.
Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H14//A811(1)//B0019.
HEZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 123 kg.
Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten plastikozko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean bernizak, tintak eta disolbatzaileak eduki dituzte. Hondakinarentzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen da, sortzen den postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
– 14. hondakina: «Bernizak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/14.
Hondakinaren kodea: Q3//D13//L12//C41//H5//A811(1)//B0019.
HEZ: 080111.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,72 t.
Iraungita eta/edo kutsatuta dauden produktuak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 15. hondakina: «Tinta-hondarrak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/3/15.
Hondakinaren kodea: Q7//D13//L12//C41//H5//A811(1)//B0019.
HEZ: 080312.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 3,6 t.
Iraungita eta/edo kutsatuta dauden produktuak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira. Tintak dituzte. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da, hondakinen biltegian.
– 16. hondakina: «GRG plastikozko ontziak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/16.
Hondakinaren kodea: Q5//R5//S36//C41//H14//A811(1)//B0019.
HEZ: 150110.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 70 t.
Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; 1.000 litroko plastikozko ontziak dira, eta gai arriskutsuen hondarrak dituzte edo horiez kutsatuta daude; orokorrean bernizak, disolbatzaileak eta inprimaketa-produktuak eduki dituzte. Hondakin horrentzat identifikatutako eremuan jasotzen da.
– 17. hondakina: «Disoluzio errebelatzailea».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/17.
Hondakinaren kodea: Q7//D15//L27//C24//H18//A811(1)//B0019.
HEZ: 090102.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 75 m3.
– 18. hondakina: «Iraungita dauden produktuak».
Identifikazioa: A01008416/1000003965/2/18.
Hondakinaren kodea: Q3//D15//S14//C23-24//H16//A811(1)//B0019.
HEZ: 200127.
Urtean ekoitzitako kantitatea: noizean behin.
• 3. prozesua: «Makinen eta tresnen garbiketa.»
– 1. hondakina: «Garbiketa-urak»
Identifikazioa: A01008416/1000003965/3/1.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//L9//C51//H35//A811(1)//B0005.
HEZ: 070301.
Urtean ekoitzitako kantitatea: 50 m3.
Ekipoen garbiketa- eta mantentze-lanetan sortzen dira: xaflen errebelagailua.
a) Ondoren adierazitako hondakin arriskutsuak sortzeko baldintzei buruzko informazioa aurkeztuko da: «Disoluzio errebelatzailea» eta «Iraungita dauden produktuak»; halaber, honako hondakin arriskutsu hauek ontziratzeko baldintzei buruzko informazioa aurkeztuko da: «Disoluzio errebelatzailea», «Iraungita dauden produktuak» eta «Garbiketa-urak».
b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.
e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Litografía Alavesa, S.L. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
i) Litografía Alavesa, S.L. enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako industria-olio erabilia.
j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Litografía Alavesa, S.L. enpresak.
k) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
l) Litografía Alavesa, S.L. enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
m) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Litografía Alavesa, S.L. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
n) Litografía Alavesa, S.L. enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
o) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
p) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Litografía Alavesa, S.L. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.
q) Aurreko f) eta g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n) eta o) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Litografía Alavesa, S.L. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) «Zura» eta «plastikoa» hondakin ez-arriskutsuei dagokienez, urtean sortutako kantitatea zehaztu behar da.
b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Litografía Alavesa, S.L. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
f) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
g) Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
B.1.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Litografía Alavesa, S.L. enpresak honakoak egin beharko ditu:
a) Edukiontzi sekundarioak jartzea beharrezkoa den lekuetan.
b) Substantzia kutsatzaileen isuriak gertatzen diren edo gerta daitezkeen lekuetan xurgaketa-ekipoak instalatzea.
c) Olioak eta beste substantziek utzitako zikinguneak garbitzea.
d) Piezometroak erabiliz hainbat zundaketa egitea: zoruen eta lurpeko uren laginak hartuko dira, ondoren aztertzeko eta eremu ez-betean eta eremu betean kutsadurarik ote dagoen zehazteko (kuantitatiboki zein kualitatiboki).
B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumen Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.– Atmosferako isuriak kontrolatzea.
a) Litografía Alavesa, S.L. enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
(Ikus .PDF)
B1 eta B2 fokuentzako, errekuntza-ganberaren edo/eta dagokionean kontuan hartu beharreko bestelako parametroen tenperatura etengabe neurtzeko eta erregistratzeko sistema ezarri beharko da. Analisi- eta erregistro-sistema Ingurumen Organoari bidali beharko zaio, hark onar dezan.
Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
Litografía Alavesa, S.L. enpresak urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuak, jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzeko baldintzei buruzkoak, ezarritakoa bete behar du. Xede horretarako, Ingurumen Sailburuordetzak eskatzen duen informazioa aurkeztu behar da.
C.1.1.– Lortutako emaitzak erregistratzea.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.
C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean adierazitako parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.
C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
C.4.– Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.
C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena Zaintzeko Programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Arabako Ordezkaritza).
C.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, Ingurumena Zaintzeko Programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
D.2.– Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.510 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Litografía Alavesa, S.L. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.
Oinarrizko Proiektuko 2. eranskineko 10. atalean egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak. Era berean, kutsadura atmosferikoaren prebentzio- eta zuzenketa-sistemak (arazketa, minimizazioa, eta abar) egoera onean daudela bermatuko duten neurriak hartuko dira.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.
d) Besteak beste, olioak, disolbatzaileak, xurgatzaileak, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lursailen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
f) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
g) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
h) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
i) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
j) Titularrak ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izango ditu. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
k) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, isurtzeko muga-balioak gainditzea eta ustekabeko isuri bat gertatzea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.
l) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS-Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
– Gertakari-mota.
– Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.
– Iraupena.
– Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
– Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.
– Eragindako kalteen balioespena.
– Hartutako neurri zuzentzaileak.
– Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
– Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
m) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin Litografía Alavesa, S.L. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako 2 ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.2 (eskatutako dokumentazioa), B.1.1.4 (1976ko urriaren 18ko Aginduari jarraituz, tximiniek bitarteko egokiak dituztela baieztatzen duten txostenak), B.1.3.1.e eta B.1.3.2.c (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiria), B.1.3.1.n eta B.1.3.2.e (hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kontrolatzeko erregistro-eredua, B.1.4 (lurzorua babesteko baldintzak), C.1.1 (atmosferara egiten diren isurketen erregistro-eredua), C.1 (atmosferara egiten diren isurketen kontrola), C.4 (zaratak kontrolatzeko proposamena), C.6 (Ingurumena Zaintzako Programaren agiri bategina), D.1 (Isurketa eta hondakinen sorreraren zenbatespena mantentze-lanetan), D.3.a (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua), D.3.b (kubetak husteko protokoloa), D.3.f (larrialdietarako materialen zerrenda) eta D.3.m (suteen aurkako araudia).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena.– Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 21. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena.– Litografía Alavesa, S.L. enpresak ebazpen honen xede den metalen tratamendua eta estaldura egiteko jardueran instalazioan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:
– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
– Litografía Alavesa, S.L. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Litografía Alavesa, S.L. enpresari, Oyón-Oiongo Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 18a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.