Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3466

IRAGARKIA, Euskotreneko Bidesari Sistemen taldeen mantenu-zerbitzua kontratatzeko prozedura mugatu bidez lizitatzeko dena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazioaren organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Erosketa eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Telefonoa: 94 401 99 00.

d) Faxa: 94 401 99 16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Euskotreneko Bidesari Sistemen taldeen mantenu-zerbitzua kontratatzeko prozedura mugatu bidez lizitatzea.

b) Burutzeko/emateko lekua: Euskadi.

c) Burutzapen epea: 24 hilabete, 12 hilabetetan luza daiteke + beste 12 hilabete gehiago.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazio-oinarriaren aurrekontua.

Lehiaketa honen gehieneko lizitazio aurrekontua 4.240.000 eurokoa da (BEZik gabe). Aurrekontu horren barruan luzapen posiblea sartzen da.

Loteetan banatuta: bai / 6 lote:

a) Bilboko Tranbia, Txorierri (Deustu-Lezama) Telvent makinak eta Funikularra: 885.000 euro/4 urtetan.

b) Txorierri (Deustu-Lezama) Indra makinak, Bilbo-Atxuri-Lemoa: 645.000 euro/4 urtetan.

c) Amorebieta-Zaldibar, Amorebieta Geralekua-Bermeo: 725.000 euro/4 urtetan.

d) Ermua-Lugaritz: 935.000 euro/4 urtetan.

e) Donostia-Amara-Hendaia: 970.000 euro/4 urtetan.

f) ECI taldeen mantentzea: 80.000 euro/4 urtetan.

5.– Bermeak.

Behin betiko fidantza: baldintza pleguen araberakoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

Parte hartzeko eskariak ondorengo posta elektronikoaren bidez eska daitezke: contratación@euskotren.es

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: ez dira zehaztu.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

b) Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 6ko 12:00ak.

c) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza Orokorren Pleguan zehaztutakoa.

d) Aurkezteko lekua:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. Sozietate Publikoa.

Erosketak eta Kontratazio Saila.

Atxuri kalea, 6.

48006 Bilbao.

e) Lizitatzailea bere eskaintza mantentzera behartuta dagoen epea: 6 hilabete.

9.– Argibide gehiago: baldintzen pleguetan jasotzen dira.

10.– Iragarkien gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipendun izango den enpresak ordainduko ditu esleipenaren heinean.

Bilbao, 2013ko uztailaren 8a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO PALOMINO ZUBIAURRE.


Azterketa dokumentala