144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 3 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3463
IRAGARKIA, 2013ko ekainaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Berantevillako udalerriko (Araba) Lacorzanilla industrialdean dagoen«1-Treviño» 13,2 KV-ko tentsio ertaineko lurrazpiko linearen lotura eta erreformaren administrazio-baimenaren eskabidea, egikaritze-proiektuaren onespena eta onura publikoko deklarazioa.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 27ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen dira Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk egindako eskabideari doakion instalazioa eta enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.
Erref.: 13698-PML-mmb.
Esp.: 01-AT-I-2013-00003.
– Kokalekua: Lacorzanilla industrialdea, Berantevillako udalerria.
– Aurrekontua: 72.366,40 euro.
– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.
Ezaugarriak
Linea elektrikoa:
● Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.
● Zirkuitu-kopurua: 1.
● Eroale-kopurua: 3.
Aireko tartea.
Maniobra- eta babes-elementuak aldatzea 105, 70101 eta 117 zenbakiko euskarrietan.
Lurpeko 1. tartea:
● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.
● Luzera: 600 m.
● Jatorria: 105 zenbakiko euskarria.
● Bukaera: CT «Alalaya» (erref. 15787).
Lurpeko 2. tartea:
● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.
● Luzera: 185 m.
● Jatorria: CT «Alalaya» (erref. 15787).
● Bukaera: CT «Chulato» (erref. 15786).
Lurpeko 3. tartea:
● Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.
● Luzera: 137 m
● Jatorria: CT «Manufacturas vidrio» (erref. 16658).
● Bukaera: CT «Spasa» (erref. 16419).
Lurpeko 4. tartea, eroale-aldaketa:
● Eroaleak: HEPRZ1 12/20kV 240 mm2 Al.
● Luzera: 150 m
● Jatorria: CT «Spasa» (erref. 16419).
● Bukaera: 117 zenbakiko euskarria.
Lurpeko 5. tartea:
● Eroaleak: HEPRZ1 12/20kV 150 mm2 Al.
● Luzera: 15 m
● Jatorria: CTC «Maber-Berantevilla» (erref. 16263).
● Bukaera: 70101 zenbakiko euskarria.
Desegitea:
«Anduva» TEAko «1-Treviño» 13,2 kV-ko lurrazpiko linearen zati hauek desegitea (erref.: 15021):
● 125 m, 50 mm2-ko eroalearenak (Cu),«Spasa» CTCaren eta «Alalaya» CTaren artean.
● 30 m, 150 mm2-ko eroalearenak (Al), «Alalaya» CTaren eta «Manufacturas Vidrio» CTCaren artean.
Administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onespena eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Lurralde Bulego honetan proiektua aztertu dadin (Samaniego kalea 2, Gasteiz), eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak (bi ale) aurkeztu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.
Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.