Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3461

IRAGARKIA, «Areatzako udalerrian Arratia ibaia egokitzeko proiektu eguneratua» helburu duen obren administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/002/2012).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendaria. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/002/2012.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Objektuaren deskribapena: Areatzako udalerrian Arratia ibaia egokitzeko proiektu eguneratua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2012ko abuztuaren 6koa, 152. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bi milioi berrehun eta hirurogeita lau mila zortziehun eta hemezortzi euro eta laurogeita hamasei zentimo (2.264.818,96), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2013ko apirilaren 5a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2013ko maiatzaren 28a.

c) Kontratista: Siecsa Contrucción y Servicios, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat hirurehun eta berrogeita bat mila berrehun eta hogeita hamalau euro eta berrogeita zortzi zentimo (1.341.234,48), BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendaria,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala