144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3454
EBAZPENA, 2013ko ekainaren 24koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, José María Laresgoiti Pérez jaunak Lehendakaritzan telefonista izateari utz diezaiola xedatzen duena.
1998ko azaroaren 30ean, EHAAn argitaratu zen José María Laresgoiti Pérez jaunaren izendapena, telefonista-harreralari gisa (001751 postuaren kodearekin, 1 dotazioarekin), Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan.
Horren ondoren, ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatu zen.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José María Laresgoiti jauna telefonista lanpostutik kentzea (520203 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2013ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 24a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.