Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

144. zk., 2013ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3453

854/2013 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Mentaleko Zerbitzu Erakundeari atxikitako kontratazio-mahaia aldatzekoa.

Bizkaiko Osasun Mentaleko zerbitzu-erakundeari atxikitako kontratazio-mahaia alda dadin proposatzen duen eskaera ikusi da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Entitate Publikoaren estatutu sozialak ezarri zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 20.4) artikuluan ezarritakoa aplikatuta, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarera atxikitako kontratazio-mahaia eratu zen 2010eko irailaren 20ko dataz (2061/2010 Ebazpena). Mahai horren zeregina da kontratazio-organoari laguntzea kontratuen esleipenetan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategineko 320. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horiek horrela, bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen kontratazio-mahaiaren osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak indarrik gabe uztea, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea. Honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua:

Titularra: Bernardo Suarez Monasterio – Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria.

Ordezkoak:

Aratzu Lozano Otero – Pertsonaleko zuzendaria.

Ana Isabel Rodríguez Iturrizar – Erizaintzako zuzendaria.

1. Mahaikidea:

Titularra: Jose Luis Gurrutxaga Antoñanzas.

Ordezkoak:

Arantza Ochoa Argote.

Itziar Recacoechea Olavarría.

María Nieves Nubla Martínez.

2. Mahaikidea:

Titularra: Amaya Pozo de la Fuente.

Ordezkoak:

Carlos Hidalgo González.

María Jesús Arizala Armiño.

Francisco Martínez Corral.

Mahaikide-Idazkaria:

Titularra: Francisco Javier Cano Fernández.

Ordezkoak:

Fernando Gerrikabeitia Ortuzar.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (4/1999 Legeak aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan xedatzen den moduan, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala