Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3370

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da SD1-02155/12 espedientean Grace Solomon andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2013ko apirilaren 8an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak ebazpen bat eman zuen, Grace Solomon andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.

Aipatu ebazpen interesdunari jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala