Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3369

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko martxoaren 5eko Agindua Dionisio Hernández Hernández jaunari eta Violeta Hernández Gabarri andreari jakinarazteko dena.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2013ko martxoaren 5ean emandako agindu baten bidez, ezetza eman zion Dionisio Hernández Hernández jaunak eta Violeta Hernández Gabarri andreak etxebizitza bat errentamenduan lagatzeko egindako eskaintzari. Jabetzan duten etxebizitza hori Beasainen dago.

Aipatu agindua interesdunei jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau argitara ematen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Agindu horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.


Azterketa dokumentala