Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3368

IRAGARKIA, 2013ko maiatzaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, ondorengo proiektua jendaurrean erakustaldian jartzen da: Abadiño-Azpeitia 1 eta Ormaiztegi-Abadiño 1 lineetatik Mondragon TAE-rako adarra, 132 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikoitza) eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea, Bergara eta Arrasate udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Ribera de Axpe 5, Erandio).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2012-158.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2012ko urrian, industria-ingeniaria Borja de Benito Navaridas jaunak sinaturikoa.

– Linearen ibilbidea: Bergara eta Arrasate udalerrietan.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 21.689,38 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.

Donostia, 2013ko maiatzaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala