Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3367

IRAGARKIA, Saneper Comercial, S.A. sozietateari 2013ko apirilaren 8ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Gaitek programa zela-eta, 2007ko deialdian emandako diru-laguntzaren inguruko ez-betetzearen espedientea ebatzi zen.

Aipatu ebazpena Saneper Comercial, S.A. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Gojain - San Bartolomé industrialdea, San Andres izkina z.g., Legutiano). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Teknologiako zuzendariaren 2013ko apirilaren 8ko Ebazpena, Gaitek programaren esparruan 2007ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez Saneper Comercial, S.A. (A01310945) sozietateari ez-betetze espedientea irekitzeko dena.

Espediente-zenbakia: IG-2007/0000313.

2007ko abenduaren 26an, Teknologiako zuzendariak Saneper Comercial, S.A. (A01310945) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; eta, aurrerakin gisa, diru-laguntzaren % 70 ordaindu zitzaion –20.377,93 euro–, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren 20. artikuluaren arabera. Agindu horren bidez, Gaitek programa arautzen da, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa, alegia.

Artikulu beraren arabera, emandako diru-laguntzaren gainontzeko % 30a urteko programa bukatutakoan ordainduko da, betiere justifikazio-agiriak aurkeztu ostean, zeinekin egiaztatu egin ahal izango baita diruz lagundutako jarduerak burutu direla, euren helburuei dagozkien mailetan burutu ere. Bukatutako urtearen osteko lehen hiruhileko naturalean aurkeztu beharko dira aipatu agiriak.

Horretarako, 2008ko lehenengo hiruhilekoan justifikatu behar zen honako proiektu hau: «Desarrollo de un Nuevo Sistema de Unión Común (Press-Fitting) en Sistemas de Calefacción y Fontanería para Tuberías Plásticas de PEX y Multicapa».

Horretarako ezarritako epean, onuradunak ez duenez aurkeztu eskatutako justifikazioa, ez-betetze espedientea ireki zaio, 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren 23. artikuluaren arabera, non xedatzen baita ezen onuradunak ez badu agindu horretan eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen, organo eskudunak, ez-betetze espedientearen ondoren –non interesduna entzungo baita-, laguntza bertan behera uzteko erabakia hartuko duela ebazpen administratiboaren bidez, eta, hala behar bada, jasotako laguntzak eta horien legezko interesak itzuli beharko dira.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako erregimena arautzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza zertarako eskatu eta eman zen, helburu horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea; eskatu zen helburu jakinetan erabili dela ez justifikatzea; edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Teknologiako zuzendaria da itzultze-prozedurari hasiera emateko organo eskuduna, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikuluaren bigarren puntuan xedatutakoaren arabera: bertan adierazten da diru-laguntza eman zuen organoak berak duela ez-betetze espedientea hasteko eskumena.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta, oro har, zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Saneper Comercial, S.A. (A01310945) sozietateari ez-betetze espedientea irekitzea, diruz lagundutako jarduerak horretarako ezarritako apean ez justifikatzeagatik, eta jasotako zenbatekoa itzultzeko obligazioa –20.377,93 euro– eta ordaintzeke dagoen diru-laguntza jasotzeko eskubide-galera deklaratzea.

2.– Hamabost eguneko epea ematea interesdunari, bere interesak defendatzeko egokitzat jotzen duena adieraz dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 8a.

Teknologiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.»

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 10a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala