139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 4 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN SAILA
3365
IRAGARKIA, prestazio farmazeutikoaren kudeaketarako 210.000 errezeta-taloitegi fabrikatzea, eskuratzea eta bidaltzea helburu duen kontratazioa –prozedura irekiaren bidez– egiteko dena (eskuko taloitegiak eta DIN A-4 taloitegiak).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 49/2013-S
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: prestazio farmazeutikoaren kudeaketarako 210.000 errezeta-taloitegi fabrikatzea, eskuratzea eta bidaltzea (eskuko taloitegiak eta DIN A-4 taloitegiak).
b) Loteak: kontratuaren helburua ez dago lotetan banatua.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik 2013ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazio-irizpide hauek aplikatuko dira::
A) Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:
A1) Prezioa: % 30eko ponderazioa.
– Formula: eskaintza merkeenari emango zaio baloraziorik handiena. Gainerako eskaintzak aurrekoarekiko proportzionalki baloratuko dira. Formula: P = (EM/BE) * 30; kontuan izanik:
P = eskaintzaren puntuazioa; EM: eskaintzarik merkeena; BE: baloratuko den eskaintza.
A2) Banaketa-baldintzen eta entrega-epeen hobekuntza: % 20ko ponderazioa
– Formulak:
2.1. Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da honako konpromiso hau: oinarri teknikoen pleguko bosgarren klausulan adierazi ez diren entrega-gune berrietan egitea hornidura, kostua igo gabe (ikusi puntuazio-maila karatularen 30.2.1 A2) 2.1 puntuan).
2.2. Gehienez ere, 5 punturekin baloratuko da ohiko entregarako gehienezko epea murriztea (ikusi puntuazio-maila karatularen 30.2.1 A2) 2.2 puntuan).
2.3. Gehienez ere, 10 punturekin baloratuko da presako entregarako gehienezko epea murriztea (ikusi puntuazio-maila karatularen 30.2.1 A2) 2.3 puntuan).
Talde honetako ponderazioa, guztira (A): % 50.
B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
B1) Oinarri Teknikoen Pleguari egindako beste hobekuntza batzuk: % 25eko ponderazioa.
Honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: faltsutzeei aurre egiteko segurtasun-berme osagarriak, errezeten formatoan aldaketak sartzeko aukera, banaketa-biltegitik entrega-guneetara dagoen gertutasuna (zehaztu Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren IX. Eranskinean).
Puntuatzerakoan, kontuan izango da, batetik, zein garrantzia duten, eta, bestetik, Administrazioarentzat zer nolako onura ekar dezaketen, euren egokitasun eta komenigarritasunagatik.
Gehienez ere lau aurkez daitezke, eta honako puntuazio hau emango zaie, duten garrantziaren arabera:
Handia, 6,25 puntu; ertaina: 3 puntu; txikia: 1,5 puntu; garrantziarik eza: 0 puntu.
B2) Segurtasun-berme osagarriak: % 15eko ponderazioa.
Prozesu osoan zehar –taloitegien ediziotik entregara arte– galtzeko edo lapurtua izateko dagoen arriskuari aurre egiteko segurtasun-berme osagarriak baloratuko dira.
B3) Aurkeztutako laginen kalitatea: % 10eko ponderazioa.
Honako hauek baloratuko dira: ìnprimaketaren kalitatea, koadernaketa eta pisua, gramotan.
Talde honetako ponderazioa, guztira (B): % 50
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: kontratuaren gehienezko aurrekontua 315.000,00 eurokoa da (BEZik gabe).
Lizitazioaren aleko prezioa (eskaintzek ezingo dute gainditu) honako hau da: 1,50 euro DIN A4 motako taloitegi-paketea edo eskuko taloitegia (BEZik gabe). Prezio horrek honako hauek barne hartzen ditu: fabrikazio-kostua, paketatzea eta banaketa, bai Oinarri Teknikoen Pleguan adierazitako zentroetara, bai enpresa esleipendunak hobekuntzetan sartzen dituen zentro osagarrietara.
5.– Fidantzak.
a) Behin-behinekoa: ez.
b) Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5a, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 4. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 78.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko abuztuaren 8a, 11:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.2. puntuan adierazitakoa.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko abuztuaren 8a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 31. puntuei dagokienez.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkion SPKLTBko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak (balio anormalak edo neurriz kanpokoak) bete behar badira.
e) Aldaerak: ez.
f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.
9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.
Herria: Vitoria-Gasteiz. 01010.
b) Eskaintzak, balio-judizioen bidez ebaluatzekoak:
Data: 2013ko abuztuaren 19a, 12:00etan.
c) Eskaintzak, formula bidez ebaluatzekoak:
Data: 2013ko abuztuaren 22a, 12:00etan.
10.– Beste argibide batzuk: ez.
11.– Iragarkien gastuak: EHAA eta BOEko argitalpen-gastuak esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2013ko ekainaren 28a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 28a.
Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,
OLATZ BOLINAGA MALLAVIABARRENA.