Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3363

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1563/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1563/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Opacua, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: ABEE Iruña, Promociones Azua Gauna; S.L.; Construcciones y Canalizaciones Avenida, S.L.; Promociones Inversiones Osparama, S.L.; Ulbigestión, S.L. eta Javier Ruiz de Azua Lopez de Gauna.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-03-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da Ana Rosa Frade Fuentes prokuradoreak Cía. Mercantil Opacua, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, ABEE Iruña, Promociones Azua Gauna S.L.; Construcciones y Canalizaciones Avenida, S.L.; Promociones Inversiones Osparama, S.L. eta Ulbigestión, S.L. sozietateen aurka. Horrenbestez, horiek solidarioki 639.465,76 euro ordaintzera kondenatzen ditut, gehi ebazpen honen seigarren zuzenbide-oinarrian zehaztutakoaren araberako interesak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 0011 0000 04 1563 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarrria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Promociones Azua Gauna, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala