Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3361

EDIKTUA, jaraunspen-erkidegoari buruzko 1650/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1650/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Nuria Zubia Altuna.

Abokatua: Javier Martínez González.

Prokuradorea: Sanchez.

Demandatua: Luis Javier Pereda Egurrola.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horren gainean 116/2013 epaia eman zen 2013-05-31n. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut gauza komun bat zatitzeko judizio arrunterako demanda, Sánchez prokuradoreak Nuria Zubía Altuna andrearen ordez aurkeztua, Martínez letratua lagun zuela, auzi-iheslari dabilen Luis Javier Pereda Egurrola jaunaren kontra, eta ondorioz,

1.– Bi alderdiek erkidego bat osatzen dutela deklaratzen dut, ebazpen honetako hirugarren zuzenbide-oinarrian aipatutako bi ondasun higiezinei dagokienez, bi erdi berdinen jabeak direnez gero.

2.– Aipatutako higiezinak zatitzeko agintzen dut, Kode Zibilaren 404. artikulua betez adostasunik lortzen ez bada, enkante publikoan salmenta eginez, kanpoko lizitatzaileek parte hartuta eta enkantetik eskuratutako produktua banatuta jabekideen artean, beren kuoten hainbatekoan, gauza komuna zatiezina denez gero.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 04 1650 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Luis Javier Pereda Egurrola demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala