Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3360

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioa eta guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko 24/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 24/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Cristina Vintilak eskatuta hasi da, Vasile Vintilaren aurka. Hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

69/13 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Cristina Vintila.

Abokatua: Maria Echenagusia Capelastegui.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Vasile Vintila.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Ikus-entzuntzezko euskarrian eta ebazpen honen idazpuruan jasota daudenak agertu dira prozedura honen ikustaldian; Fiskaltza ere han izan da.

XEDAPENAK

Ezetsi egiten da Cristina Vintilak D. Vasile Vintilaren aurka aurkeztutako demanda.

Ez da bidezkoa prozesuan eragindako kostuen gaineko deklaraziorik egitea.

Eta Vasile Vintila demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala