Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3359

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratu den 274/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 274/10 prozedura bideratu da, Jennifer Gulin Reyes andreak eskatuta, Guillermo Martin Del Orbe Valera jaunaren aurka, guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

68/13 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Jennifer Gulin Reyes.

Abokatua: Josu Zulueta San Nicolas.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua. Guillermo Martin Del Orbe Valera.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: jagoletza, zaintza eta mantenua.

Ikus-entzuntzezko euskarrian eta ebazpen honen idazpuruan jasota daudenak agertu dira prozedura honen ikustaldian; Fiskaltza ere han izan da.

XEDAPENAK

Ezetsi egiten dut Jennifer Gulin Reyes andrearen eskariz Guillermo Martín Del Orbe Valera jaunaren aurka aurkeztutako demanda.

Ez da bidezkoa prozesuan eragindako kostuen gaineko deklaraziorik egitea.

Eta Guillermo Martin Del Orbe Valera demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala