Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3357

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 769/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 769/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banque PSA Finance Holding Sucursal España.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Fuente.

Demandatua: Juan Jose Ornes Rodriguez eta Carlos Alberto Camelo Ramirez.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman zen, 2012ko urriaren 18an. Epaitza honako hau da:

Ezetsi egiten dut Fuente prokuradoreak Banque PSA Finance Holding, Sucursal España entitatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Carlos Alberto Camelo Ramírez eta Juan José Ornes Rodríguez jaunen aurkakoa. Horregatik, demandatuak absolbitu egiten ditut haien aurkako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot kostuak.

Juan Jose Ornes Rodriguez eta Carlos Alberto Camelo Ramirez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2012ko urriaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala