Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3356

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, EAEko Muturreko Uhaldi-Emarien Azterketan jasota dauden diseinu emarien onarpena iragartzen duena. Diseinu emari horiek Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien Uholde-Arriskuen eta -Kalteraginen Mapak egiteko izan dira erabiliak, urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua estatuko legerian txertatzen duen uztailaren 9ko Uholde-Kalteraginen Ebaluazio eta Kudeaketaren 903/2010 Errege Dekretuari jarraituz.

Ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren bidez Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Espainiako zatiko Plan Hidrologikoa onartu zen, eta horren xedapen iragankor bakarraren arabera, Uhaldien emari ekologiko minimoak eta maximoak izenekoak dakarrenari jarraituz, uholde kartografia osatzeari ekiterakoan Ipar III Plan Hidrologikoan ezarritako uhaldi emariak ezarriko dira, Administrazio Hidraulikoak emari horiek eguneratu eta ondoren balidatzen ez dituen bitartean.

Horrez gain, aipatutako Plan Hidrologikoaren Araudi Komunaren 52. artikuluak, Uhaldi-emari maximoak eta uholde-arriskuguneak zehaztea izenekoak, zehazten du azterketa hidraulikoak egiterakoan erabiliko diren Uhaldi Emari Maximoak, Administrazio Hidraulikoak balidatutako besterik ezean, Ipar III Plan Hidrologikoan (1664/1998 Errege Dekretuz onartua) ezarritakoak erabiliko direla. Beste alde batetik, 52. artikulu horrek 9. eranskinera garamatza, Azterketa hidraulikoak egiteko irizpide teknikoak izenekora, eta eranskin horren 5.3. atalak, Kalkulu-emariak delakoak, ezartzen du Administrazio Hidraulikoak erabiltzaileen esku jarriko dituela emari maximoen mapak, 2007/60/EE Zuzentarauaren harira egiten ari diren lanak osatu ahala; eta horrelako informaziorik ez duten eremuetarako Ipar III Plan Hidrologikoan (1664/1998 Errege Dekretuz onartua) adierazitako baloreak, CEDEXen bidez lortutako emari maximoen Mapan erabilitako baloreak edota, hala dagokionean, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren emari berariazkoen Taulakoak erabiliko dira.

Aurreko testuen aurreikuspenak betez, Uraren Euskal Agentziak 2012. urtean EAEko Muturreko Uhaldi-Emarien Azterketa egin zuen. Horretan, aurretiaz egindakoen aldean teknika berriak erabili dira eta azken urteotan batu den informazio hidrometeorologikoa jaso da. Lan horren eranskin bakarrak diseinu emariak jasotzen ditu, ibai tarte esanguratsutan zerrendaturik, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroen eremuari dagozkion Uholde-Arriskuen eta -Kalteraginen Mapak egiteko erabiliak izan direnak eta, 2013ko uztailaren 4an, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren Ebazpen bidez delako eranskina onartua izan dena.

Dokumentazioa iragarki hau argitaratu eta biharamunean kontsultatu ahal izango da Uraren Euskal Agentziaren web orrian: www.uragentzia.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala