139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3355
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 5ekoa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien Uholde-Arrisku eta -Kalteraginen Mapak jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena.
Urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua estatuko legerian txertatzen duen uztailaren 9ko Uholde-Kalteraginen ebaluazio eta kudeaketaren 903/2010 Errege Dekretuaren 8. eta 10. arteko artikuluei jarraituz, biak barne, Uraren Euskal Agentziak honako agirien gaineko kontsulta publikoa egiteko aldia irekitzen dela iragartzen du:
– EAEko Barneko Arroetako Uholde-Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Gune (ARPSI) bakoitzeko Uholde-Arriskuen Mapak eta Uholde-Kalteraginen Mapak.
– Uholde-Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Gune (ARPSI) bakoitzeko laburpen-fitxa, uholde-arrisku eta –kalteraginen datu nagusiak jasoz.
– Uholde-Arrisku eta –Kalteraginen Mapak egiteko erabili den metodologiaren eta lortutako emaitzen memoria-laburpena.
Goian aipaturiko dokumentazioa Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagokie.
Horretarako, dokumentazioa iragarki hau argitaratu eta biharamunean kontsultatu ahal izango da hiru hilabetez Uraren Euskal Agentziaren web orrian: www.uragentzia.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 5a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.