Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3354

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 2koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez (2013ko maiatzaren 21eko EHAA, 96. zenbakia), literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehena.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz, edizio-arloko aditua.

– Lourdes Otaegi Imaz, edizio-arloko aditua.

– Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutakoa.

– Andrés Fernández Seco, Euskadiko Editoreen Elkarteak proposatutakoa.

Batzordearen idazkaria: Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Saileko teknikariak.

Bigarrena.– Jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 2a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala