Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3351

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 15ekoa, Industria eta Energiako sailburuordearena, Ofyde Formación, S.L. Galdaren industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzen duena.

Esp.–zk./Gaia: SEG/0028/2013

AURREKARIAK

Bat.– 2013ko martxoaren 8an, Ofyde Formación, S.L. erakundearen ordezkaritzak, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa daukan baimena, Galdaren industria-operadore espezialitatera zabaltzeko eskaera aurkeztu zuen Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailean.

Bi.– Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta erakunde baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

– Erakundearen identifikazio-datuak. Erakundearen egoitzak honako helbide hau du: Agirre Lehendakariaren etorbidea 11, 8., 48014 Bilbo.

– Dagozkion prestakuntza-ekintzak gauzatu ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarriak.

– Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak xehatuz.

– Eskatzaileak eta Tubos Reunidos Industrial S.L.U. enpresak izenpetutako hitzarmen bat, zeinen bidez azken honek Amurrioko Sagarribay 2 auzoan dauzkan instalazioak uzten baitizkio.

Hiru.– 2013ko apirilaren 3an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek egin zuten ikuskatzearen ondoren, lehen aipatu diren instalazioak egokitzat joak izan ziren.

Lau.– 2013ko apirilaren 4ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde-ordezkariak eskaera onartzearen eta Ofyde Formación, S.L. galdaren industria-operadore espezialitatean erakunde aintzatetsi gisa baimentzearen aldeko txostena eman zuen.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, ondorengoak kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Industria eta Energia Sailburuordetza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorraren arabera (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoan eta jardun-arloan finkatzen dituena) eta irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat etorriz (514/2009 Dekretua, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).

Bi.– Ofyde Formación, S.L. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluaren 1. puntuaren C) idatzi-zatian jasotako kasuaren barruan sartzen dela egiaztatuta geratu da, erakundearen instalazioak Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuak daudelarik.

Hiru.– Azken batean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espedientea eta era berean, dekretu horren 25. artikuluan bildutako baldintzak egiaztatzeko nahiko agiri aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Ofyde Formación, S.L. erakundea Galdaren Industria-operadore espezialitatean Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzea.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

3.– Arabako Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Bulegoan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

4.– Aitortutako entitate orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

5.– Erakunde Aintzatetsiek dagokien kalifikazioa galdu egingo dute, baldin eta adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak bete gabe uzten badituzte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunean hasi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta ondorengoek diotenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 15a.

Industria eta Energiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GARCÍA DE MOTILOA UBIS.


Azterketa dokumentala