139. zk., 2013ko uztailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (150 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3350
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta behin-behineko emaitza horiek behin betiko bihurtzen dituena.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2013ko otsailaren 5eko Ebazpenaz (EHAA, 2013-02-12; 30. zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Deialdi horretako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko ekainaren 27ko Ebazpenaz argitaratu zen (EHAA, 2013-06-28; 123. zk.).
Zerrenda horren kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarri eta onartu diren azterketarien erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/es helbide elektronikoan.
2.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.
3.– 2013ko ekainaren 27ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko bihurtzea.
4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 19a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.