138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3332
IRAGARKIA, 2011 kanpainako zuzeneko ordainketak ukatzeko ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko martxoaren 22koa, behean adierazitako pertsonei jakinaraztekoa.
Interesdunei jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:
– Zuen eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Jakinarazpen hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.
Hartzailea:
Aizpiolea Beltran, Angel
Aizpurua Agirrezabala, Antonio
Arizmendiarrieta Nazabal, Jose Luis
Duñabeitia Azula, Francisco Javier
Jauregi Zubillaga, Inocencio
Olano Matxain, Miguel
Petralanda Gogenola, Agustin
Uranga Barrenechea, Jose Santiago.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 2a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.