138. zk., 2013ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
3325
EBAZPENA, 2013ko uztailaren 8koa, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez xedatzen da Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea 124/2013-E prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-148-2013-VI administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere epaitegi horretan ager daitezen.
Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak 124/2013-E prozedura laburtuan izapidetutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion PCA-148-2013-VI espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori xedapen honen aurka jarri da: Giza Baliabideetako zuzendariak 2012ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren aurka jarritako gorabidezko errekurtsoari Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak eginiko ustezko gaitzespena. Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen haren bidez 2012ko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez deitutako hautaketa-prozesuko zenbait zerbitzu-eginkizun esleitu zen jarraian adierazten diren unitateetako dotazioak osatzeko: Brigada Mugikorra, Babesa, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Atala Indartzeko Brigada, Terrorismoaren Aurkako Informazio Atala.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Eskatutako administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Bilboko Epaitegira bidaltzea.
2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegian ager daitezen –124/2013-E prozedura arruntean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 8a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.