133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3207
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, L-2013-48-1083-I espedienteari buruzkoa.
José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, honako ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu ondoren, ezinezkoa izan da Silvia Villavicencio Fernández andreari agiriak aurkezteko errekerimendua egitea, L-2013-48-1083-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Eskatzailearen zinpeko aitorpena, itzultzeko edo zehatzeko prozedurei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza edo laguntzen arloan hasi eta izapidetzen ari badira.
– Datu ekonomikoak eskatzeko baimena jasotzen duen inprimakia, behar bezala beteta eta izenpetuta.
– Administrazioak PFEZaren aitorpenari dagokionez egindako likidazioaren fotokopia, seme edo alaben jaiotzaren, adopzioaren edo adopzio aurreko familia-harreraren eguna baino bi urte lehenagoko zergaldiari dagokionez. Salbuetsita egoteagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin ez dutenek salbuespen-ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dagokion erakundeak emana.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 7a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.