133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3206
EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, B-2013-48-1467-M espedienteari buruzkoa.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari José Luis Madrazo Juanes jaunak honako ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezin izan zaio berariaz jakinarazi Laura Fano Merino andreari, B-2013-48-1467-M espedientean hark emandako helbidean, abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena (255/2006 Dekretua, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzkoa).
B-2013-48-1467-M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak Lan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85; 48011 Bilbao).
Ebazpena, ezestekoa denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.
Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 7a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.