Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3205

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 10eko ebazpena Aitor Caousillas Aramendi jaunari eta Olaia Martínez Urretavizcaya andreari jakinarazteko dena.

Etxebizitzako sailburuordeak, 2013ko maiatzaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez, ezetza eman zien Aitor Caousillas Aramendi jaunak eta Olaia Martínez Urretavizcaya andreak eginiko babes ofizialeko etxebizitzaren salmenta-eskaintzari. Jabetzan duten etxebizitza hori Oiartzunen dago.

Aipatu ebazpena jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 20a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala