133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3203
IRAGARKIA, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2013ko apirilaren 26ko Ebazpena Antonio Arrien Perez jaunari jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2012ko otsailaren 7ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa onesten da. Izan ere, ebazpen harren bidez, 2011ko kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa banandua eman eta ordaintzea agindu zen.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:
– Zuen eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortsaun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, haren aurka, interesdunak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.