Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3202

IRAGARKIA, Angel Ganzabal Guaresti jaunari Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2013ko maiatzaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, 2011ko ekitaldiko ordainketa bakarraren jardunbidean ordainketa banaduaren kontzeptupean behar gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio.

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

● Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango duela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera interesdunak 15 eguneko epea daukala iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala