Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3201

IRAGARKIA, Viajes Fermar, S.L. zozietateari 48-OT-F-2013-17 zehapen-espedientean instrukzio-egileak 2013ko ekainaren 4an emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Viajes Fermar, S.L. enpresari (IFK: B48303044) jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik egon ez denez, bere azken helbidean hainbat saio egin arren –Pérez Galdos kalea 1, Bilbao–, argitaratzen da iragarki hau.

Euskal Autonomia Erkidegoko turismo arloko arauak bete ez izana.

Legezko oharrak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 4. solairua, Bilbao.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Bilbao, 2013ko ekainaren 12a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala