Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3198

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1827/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1827/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Albañilería y Construcciones Valpo, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Sanchiz.

Demandatua: Joseba Valiente Pizarro, Maider Perez de Mendiguren Hidalgo eta Maria Teresa Hidalgo Barea.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 2012ko abenduaren 13an, epaia eman zen, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Albañilería y Construcciones Valpo, S.L. merkantilak –prokuradore Sanchiz Capdevilak ordezkatuta– aurkeztutako demanda baietsirik, demandatukide Joseba Luken Valiente Pizarro, Maider Pérez de Mendiguren Hidalgo eta María Teresa Hidalgo Barea kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 64.503,21 euro ordaintzera.

Horiei guztiei gehitu behar zaizkie epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak.

Era berean, kondenatu egiten ditut demandatuak lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamabiko abenduaren hamahiruan.

Maider Perez de Mendiguren Hidalgo eta Maria Teresa Hidalgo Barea demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala