Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3197

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1666/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 1666/12 prozedura arrunta bideratu da, Pinturas Los Herran, S.Lk eskatuta, Jesus Maria Alcedo Fernandez-en aurka, kopuru bat erreklamatzea dela-eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

85/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamahiruko apirilaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Pinturas Los Herran, S.L.

Abokatua: Ana María Gómez Arrazola.

Prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.

Alderdi demandatua: Jesus Maria Alcedo Fernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: gainerako arruntak (42).

EPAITZA

Auzi-ihesean den Jesús Alcedo Fernández-en aurka, Gómez Arrázola letratuak lagunduta, «Pinturas Los Herran, S.L.» sozietatearen izenean Elorza prokuradoreak aurkeztutako judizio arrunterako demanda, zehazki, zenbateko bat erreklamatzekoa dena baietsi egiten dut.

«Pinturas Los Herran, S.L.» sozietateari honako hauek pagatzera kondenatzen dut Jesús Alcedo Fernández: 7.817,81 euro, eta demandako 2., 3. eta 4. dokumentuetan fakturatutako zenbatekoaren gaineko % 7,75eko interesa, haietariko bakoitzean finkatutako epemugatik ebazpen honen datara artekoa.

Guztiarekin ere, PZLeko 576. artikuluan epaiak betearaztearen gainean xedatutakoaren aurka egin gabe.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio, berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0010 0000 04 1666 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko apirilaren hogeita bostean.

Eta Jesus Maria Alcedo Fernandez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamahiruko apirilaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala