133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 1 orri.)
- EPUB (92 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3196
EDIKTUA, 1002/10 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1002/10 prozedura arrunta.
Ediktuaren hartzailea: Anyely de los Angeles Rodriguez Chueca.
Auzi-ihesean den eta helbide ezezaguna duen Anyely de los Angeles Rodriguez Cuecha-ren aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2013ko maiatzaren 6an.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Anyely de los Angeles Rodriguez Cuecha demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.
Donostia, 2013ko maiatzaren 6a.
IDAZKARI JUDIZIALA.