Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3191

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko uztailaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak arautzen dira, eta laguntza horien deialdia egiten da».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Ikerketako sailburuaren 2013ko uztailaren 2koa Aginduan (2013ko uztailaren 5ko EHAA, 128. zk.). Agindu horren bidez, 2013-2014 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak arautzen dira, eta laguntza horien deialdia egiten da. Eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2013/3067 orrian (39/19), euskarazko bertsioaren 24.5 artikuluan,

Honela dio:

«Bekak berritzeko eskabideak aurkezteko epea 2013ko irailaren 15a eta 30a bitartekoa izango da, bi egun horiek barne hartuta».

Baina honela esan behar du:

«Bekak berritzeko eskabideak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 15a eta 30a bitartekoa izango da, bi egun horiek barne hartuta».


Azterketa dokumentala