Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3189

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 10ekoa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko diru-laguntzak emateko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kideak izendatzen dituena.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa kontratatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Agindu horren 8.3 artikuluan ezartzen denez, diru-laguntzak lehiaketa-prozeduraren bitartez ebatziko dira, eta kide anitzeko organo bat egongo da, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak izendatutakoa; organo horretako kide izango dira Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria –lehendakari izango da– eta Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako gutxienez bi pertsona eta gehienez lau pertsona –horietako bat idazkari izango da.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan laguntza teknikoa edo administratiboa kontratatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen kide anitzeko organoko kide honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

Batzordekideak:

Jose Luis Ramos García, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Isabel Rejado Vigalondo, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Itxaso Goikoetxea Etxebarria, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 10a.

Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala