Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3188

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 25ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak 256 eta 257 zenbakia duten ikastaroetako ikasleei (oinarrizko mailakoak) eta 255 zenbakia duen ikastaroko ikasleei (maila kualifikatua) ematea baimentzen duena.

EGITATEAK

Lehenengoa.– Derio Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 257 zenbakiko ikastaroa eman die Bizkaiko lorezain eta nekazari-abeltzainei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Bigarrena.– Fraisoro Nekazaritza Eskolak oinarrizko mailako 256 zenbakiko ikastaroa eman die Gipuzkoako nekazaritza-operadore profesionalei eta maila kualifikatuko 255 zenbakiko ikastaroa Gipuzkoan pestizidak banatzen dituztenei, betiere, irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskinaren A atalean (oinarrizko maila) finkatutako edukiarekin eta irakastorduekin bat etorriz. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduketa-markoa ezartzen da.

Hirugarrena.– Landareen Osasuna Koordinatzeko Batzorde Teknikoak baiezkoa eman dio txartelak emateari.

Honako hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretua:

  • 18.1. a) artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta
  • 20. artikulua, txartelak eman, berritu edo kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, zeinetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landareen osasunaren arloko funtzioak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioak aplikatuko dituztenentzako txartelak emateko agintzea.

1.– 256 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako II. eranskinean zehaztutako pertsonei.

2.– 257 zenbakiko ikastaroko oinarrizko maila ematea ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutako pertsonei.

3.– 255 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatua ematea ebazpen honetako III. eranskinean zehaztutako pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 25a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala