133. zk., 2013ko uztailaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3186
27/2013 DEKRETUA, 2013 ekainaren 27koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Unión General de Trabajadores de Euskadi (Euskadiko UGT) sindikatuak Lehendakariaren uztailaren 5eko 11/2012 Dekretuari jarraikiz izendatutako ordezko kide bat ordezkatu du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Arantza Ruiz Huidobro andrea Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Unión General de Trabajadores (Euskadiko UGT) sindikatuak aukeratu baitu, José Ramón Lopategui Martín jaunaren ordez aritzeko.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek
Vitoria-Gasteizen, 2013ko ekainaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.