127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3059
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (177_2010 Dek 01 2013_04_18).
José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ondoko ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2-2.a, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.
Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta, horien aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 18a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.