127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
3055
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarraren sistema korporatiboaren berringeniaritzarako zerbitzuen esparru-hitzarmenari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2013ko ekainaren 18ko Erabakia).(Espedientea: 06-600-13).
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 661.157,02 euro, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (%21): 138.842,98 euro. Guztizko zenbatekoa hau da: 800.000 euro.
Burutzeko epea: 2 urte.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org) Zerbitzuak / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira, eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko epea: 2013ko irailaren 30 arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta, aldez aurretik, data eta ordua web-orrialdean argitaratuko dira eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.