Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3054

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 86/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 86/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Carmen Rosa Pacherre Zavaleta.

Abokatua: Gregorio Anton Anton.

Prokuradorea: Gonzalez.

Demandatua: Dario Octavio Lomote Cochachin.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-02-28an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Carmen Rosa Pacherre Zavaleta eta Dario Octavio Lomote Cochachin ezkontideen arteko dibortzioa erabakitzen da.

2.– Amari esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX bi seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, eta guraso ahala, berriz, erdibana izango dute aitak eta amak.

3.– Ez da beste neurririk ezartzen.

Prozesuko kostuei buruzko erabakirik ez da hartzen.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Erregistro Zibil Nagusiari.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4818 0000 00 0086 12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko otsailaren hogeita zortzian.

Dario Octavio Lomote Cochachin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala