Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3053

EDIKTUA, ezkontza deuseztasun bati buruzko 145/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 145/10 ezkontza deuseztasuna.

Demandatzailea: Iratxe Azkorra Sanz.

Abokatua: Manuel Hermida Muñoz.

Prokuradorea: Garayoa.

Demandatua: Mezri Grami.

Gaia: 145/10 ezkontza deuseztasuna.

Aipatu judizioan 2011ko azaroaren 3an epaia eman da. Epaitza honako hau da:

EPAITZA

Baietsi egin da Iratxe Azkorra Sanz andreak Mezri Grami auzi-iheslariaren aurka aurkeztutako demandan egindako eskari subsidiarioa. Azkorra andrea prokuradore Garayoak ordezkatzen du, eta Hermida andreak defendatu Rivas andrearen ordez. Ministerio Fiskalak ere hartu du parte. Alderdien artean 2008ko urriaren 9an izandako ezkontza deuseztzat deklaratzen dut. Legeari dagozkion ondorioak izango ditu deklarazio horrek. Ez da bestelako behin betiko neurririk hartuko.

Ez da bestelako neurririk hartuko.

Ez da kosturik ezarri behar.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera eman ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan hogei eguneko epean. Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, BJLOko 15. xedapen gehigarriarekin bat etorriaz, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua honelaxe gauzatu beharko da: epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatuaz aipatu zenbatekoa; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da (K-zk.: 4791 0000 34 0145 10). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mezri Grami demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko apirilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala