Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3052

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko 391/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 391/12 prozedura bideratu da (ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak), Yanis Del Carmen Gutierrezek eskatuta, Jorge Luis Nieto Abdularen aurka, haurren mantenu-neurriei buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

46/13 EPAIA

Epailea: Lucia Barrancos Julian.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko apirilaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Yanis Del Carmen Gutierrez.

Abokatua: Moises Uriarte Eizaguirre.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Jorge Luis Nieto Abdula. Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanen gaineko demanda. Hona hemen prozedura honetako alderdiak: Fiskaltza, eta ebazpen honen idazpuruan eta ikus-entzunezko euskarrian jasota daudenak, euskarri horrek hitzezko judizioko aktaren balioa baitu.

XEDAPENAK

Zati batean baiesten da Yanis Del Carmen Gutiérrezek aurkeztutako demanda.

Bidezkoa da honako neurri hauek hartzea:

1.– Bi gurasoek izango dute guraso-ahala, lehenengo oinarri juridikoaren arabera.

2.– Zaintza eta babesa amari esleitzen zaizkio.

3.– Bisita-erregimena hirugarren oinarri juridikoaren araberakoa da.

4.– Seme adingabearentzako elikagai-pentsioa aitaren guztizko diru-sarreren % 20koa izango da, gutxienez 70 euro, eta gehienez 300 euro; ezohiko gastuei dagokienean, laugarren oinarri juridikoaren araberako erregimena ezartzen da. Zenbateko hori, KPIaren arabera eguneratuko da.

Artxibatu egin beharko dira behin-behinekoz elikagai-pentsioa behin eta berriz ez ordaintzeagatik jartzen diren zigor-demandak, demandatuak ebazpen judizial honek ezarritako erabakia ezagutzen ez duen bitartean, horretan ez baitago elementu subjektiborik. Hori guztia, epaia betearazteko, ordaindu gabe utzitako pentsioak ordaintzeko bide zibiletik agindu orokorra emateko aukera alde batera utzi gabe.

Ez da bidezkoa prozesuan eragindako kostuen gaineko deklaraziorik egitea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia......... ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Jorge Luis Nieto Abdula demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko apirilaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala