127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 2 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3051
EDIKTUA, 1332/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1332/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Cafes El Abra, S.A.
Abokatua: Gorka Gastaka Greño.
Prokuradorea: Bilbao.
Demandatua: Ruben Gutierrez Etxaniz.
Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioaren gainean, 80/13 epaia eman da 2013-04-17an. Honako hau da epai horren epaitza:
EPAITZA
Cafés El Abra S.A. sozietatearen izenean eta ordez Ibón Bilbao Cabarcos epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut; eta auzi-ihesean den Rubén Gutiérrez Etxaniz demandatua kondenatzen dut zortzi mila (8.000) euro ordaintzera. Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere –legezko interesa bi puntu gehituta–, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera.
Demandatuak, azkenik, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zeintzuk diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia T...........). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Rubén Gutierrez Etxaniz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.