Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3050

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 785/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 785/12, familia-harrera.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Alderdi demandatua: Susana Lores Albizu.

Gaia: harrera.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

52/2013 AUTOA

Epailea: María Eugenia Matía Ortiz.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko apirilaren hamarra.

XEDAPENAK

XXXXX adingabearen harrera eratzea erabaki da, adingabearen babesa duen entitate publikoak bideratutako espedientean azaltzen den modura eratzea, hain zuzen. Entitate publiko horren aurrean gauzatuko da harrera, Kode Zibilaren 173. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4710. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xg.).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia Susana Lores Albizuri jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala