127. zk., 2013ko uztailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (317 KB - 25 orri.)
- EPUB (183 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
3048
EBAZPENA, 2008ko azaroaren 14koa, Ingurumeneko sailburuordearena, bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoak fabrikatzeko instalaziorako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Igorreko (Bizkaia) udalerrian Gea Ibérica, S.A. enpresak sustatua.
AURREKARIAK
2007ko urtarrilaren 23an, Gea Ibérica, S.A. enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Igorreko (Bizkaia) udalerrian bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoen fabrikazio-jarduerarako; halaber, galbanizazio-eragiketak garatzen ditu. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi ziren eskaerari: Ingurumeneko baimen bateratuaren eskaera.
Erreferentzia-baimena eskatzeko orduan, Gea Ibérica, S.A. enpresak, besteak beste, kolektorera isurketak egiteko baimena zuen, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 1997ko urriaren 28an emandakoa.
Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak, 2007ko apirilaren 17an, prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Igorreko Udalari, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eta Iparraldeko Ur-konfederazioari egin zitzaien kontsulta.
2007ko maiatzaren 25ean proiektuak Igorreko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko udal-txostena gehitu zen.
Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2007ko apirilaren 10ean, irailaren 14an eta urriaren 30ean; espedientea 2007ko irailaren 24an eta azaroaren 20an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Gea Ibérica, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Igorreko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko urriaren 1ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Gea Ibérica, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpenaren proposamena gehituz.
2008ko urriaren 20an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen horretan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren ebazpen-proposamenari lotuta.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean den legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Gea Ibérica, S.A. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Gea Ibérica. S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, espedientean jasotzen den emaitzarekin; horiez gain, espedientean sartu dira Igorreko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsatzaileen balioak eta ingurumena bere osotasunean ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen-proposamen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazkiago, kontuan hartu da Europako Batzordearen Reference Document on Best Available Techniques in the Ferrous Metals Processing Industry. Part C: Batch Galvanizing, and Part D: Techniques Common to several Sub-sectors BREF agiriaren edukia, 2001eko abendukoa. Horrez gain, araudi sektorialei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoa da batez ere apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, ontzien eta ontzi-hondakinen apirilaren 24ko 11/1997 Legea garatu eta gauzatzeko Erregelamendua onartzen duena.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta Gea Ibérica, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Ildo horretan, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapide honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzeko orduan.
Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko apirilaren 22an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– Helbide soziala Igorreko (Bizkaia) udalerriko San Juan auzoko 28. zk.–n eta IFK: A – 48037550 zenbakia duen Gea Ibérica, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoen fabrikazio-jarduerarako, ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzekin.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Metalen eta plastikozko materialen azala prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez tratatzeko instalazioak, tratamendurako erabilitako kubeten edo lerro osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean» izenekoan.
Gea Ibérica, S.A. enpresak ondoren deskribatuko den jarduerarako eskatzen du ingurumeneko baimen bateratua:
Enpresaren instalazioak Igorreko (Bizkaia) San Juan auzoko 28. zenbakian daude.
Gea Ibérica, S.A. enpresan bi produktu mota nagusi fabrikatzen dira:
- Tutu eliptiko hegaskatu galbanizatua, Gea taldeko barruko bezeroentzat; hotz-beroa elkartrukatzeko ekipoak fabrikatzen dituzte, halaber.
- Ekipo amaituak, hainbat kategoriatan sailkatzen direnak:
- Gea-ko ingeniaritza-atalak berak diseinatuak.
- Gea-tik kanpo diseinatuak, hau da, beste ingeniaritza-enpresa batek diseinatuak (bezeroarenak edo bezeroak kontratatutako batek).
2006ko ekitaldian 2.700 tn tutu hegaskatu galbanizatu eta 2.750 tn ekipo ekoiztu dira.
Gea Ibérica, S.A. enpresan garatzen diren ekoizpen-prozesuak dira honakoak:
1.– Tutu eliptikoa hegaskatzea.
2.– Tutu hegaskatu eliptikoa galbanizatzea.
3.– Muntaia eta akabera.
4.– Kamerak fabrikatzea: galdaragintza, soldatzea eta mekanizazioa.
Hauek dira erabiltzen diren energia-iturriak: gas naturala, galbanizazio-labean eta berokuntzan; energia elektrikoa makinek funtzionatzeko eta zerbitzu orokorretan; eta gasolioa orgatila jasotzailean eta enpresako furgonetan.
Bi sekziotan bereizten da Gea Ibérica, S.A. enpresaren ekoizpen-prozesua:
● Tutu eliptiko hegaskatu galbanizatuak fabrikatzea.
● Ekipo amaituak muntatzea eta fabrikatzea.
Tutu eliptikoak.
Fabrikazioaren lehen fasea tutuak hegaskatzean datza. Tutuen kalitatearen eta osaeraren arabera, ondoren adierazten den moduan sailka daitezke: «A», «F» eta «K» motako tutuak.
Tutuek jasaten dituzten ondorengo prozesuei dagokienez, upel desberdinetan bainuak ematen zaizkie (13.000 litroko edukiera dute upel guztiek), eta jarraian zehaztu dira prozesu horiek:
Koipegabetzea: bainu honen helburua da aldez aurretik hegaskatu diren tutuek herresta ditzaketen olioak eta gantzak desagerraraztea.
Garbitzea edo urberritzea: Tutuak koipegabetu ondoren, urberritzeko edo urarekin garbitzeko bainura eramaten dira. Bainu hori koipegabetu diren tutuak garbitzeko erabiltzen da, desugertze-bainura sartu aurretik eta kendu ez diren zikinkeria-hondarrak desagerrarazteko.
Desugerketa.
Tutuak desugertzea Herdoilduta eta kutsatuta dauden gainazalak desagerrarazteko erabiltzen da bainu hau. Tutuak bainutik atera eta gero, bainuaren gainean xukatzen dira, azidoa berreskuratu eta ondoren dauden upeletara herrestatzeak iristea ekiditeko.
Kakoak desugertzea: Tutuak eusteko erabiltzen diren kakoak desugertzeko, tutuekin garatzen den antzeko prozesua egiten da baina, kasu honetan, 50 l-ko edukierako 8 upel erabiltzen dira.
Bainu honetan sortzen diren azido klorhidrikoaren lurrunak direla eta, instalazioan alboetako xurgapenak egiten dira: lurrunak xurgatu eta kakoak desugertzeko fokura bideratzen dituzte.
Flux- edo mordentatze-upela: Bainu honen bitartez gainazala herdoiltzea eragotzi nahi da eta zinkaren bainuan fluxua eta zinkaren itsaspena lagundu (galbanizazioa). Flux-mailatik kanpo, tutu hegaskatuak erretilu-euskarrietan jartzen dira.
Enpresak flux-a birsortzeko instalazio bat du.
Galbanizatzea edo zinkeztatzea.
Fase honetan tutuak zink-bainu batekin estaltzen dira. Horretarako, zink elektrolitikoa (% 99,95eko purutasuna duten lingoteetan), zink eta aluminiozko aleazioa eta berun findua, % 99,98ko purutasuna duena, gehitzen zaion upel bat erabiltzen da.
Bainuaren tenperatura 453-465 ş C artean mantentzeko, bainuak 4 erregailu ditu, upelaren alboetara jarrita, bainua berotzeko.
Prozesua tutuak geldiro zink-bainuan murgiltzean datza.
5 eta 10 Segundo artean murgilduta eduki eta gero, bibrazioa egiten da, zepak bainuaren gainera askatzeko. Likidoan flotatzen geratzen diren zepak kentzeko palak erabiltzen dira.
Tutuak bainuarekin kontaktuan jartzean sortzen diren partikulak eta metalak xurgatzeko, instalazioak 5 kanpai ditu. Kanpai horiekin xurgatzen dira eta 1. zinkeztatze-instalazioko eta 2. zinkeztatze-instalazioko fokuetara zuzentzen dira. Bakoitzak arazketa-sistema bat du eta uhal-iragazki batean datza sistema hori.
Era berean, gas naturaleko 4 erregailu daude, upelen alboetan kokatuta, eta bi xurgatze egiten dituzte, errekuntza-gasak bi fokuetara bideratzen dituztelarik: 1. zinkeztatze-labeko erregailuak eta 2. zinkeztatze-labeko erregailuak.
Kamerak.
Soldatzea: Kamerak fabrikatzen hasteko, kameren muntaiari ekin behar zaio. Pertz batean soldatzen dira (200 mm-ro soldatze-puntuak jarriz) kameraren zati desberdinak: tutu-formako plakak, tapoi-plaka, goi-itxiturak, estalkiak, eta abar. Ondoren, lantzekin egiten da kameren barruko soldatzea eta, jarraian, «Hauts gutxiko» makina arduratzen da kameren itxituren kanpoko soldatzea egiteaz.
Ebakitzea, prentsatzea eta oxiebakitzea: fase hau kameren alboetako zerra baten laguntzarekin garatzen da. Horren atzetik kamerak prentsa batera sartzen dira, zuzentzeko, eta oxiebaketa bidez egiten dira zuloak, eraman ditzaketen txertoak kokatzeko.
Mekanizazioa: kameren mekanizazioan datza eta enpresak dituen hainbat makina erabiliz egiten da.
Soldatzea: azken fasea kamerak eskuz zein automatikoki soldatzean datza.
Ekipoak muntatzea.
Azkenik, ekipoen muntaia egiten da. Fabrikatu eta tratatu diren tutuak ebaki eta kameretan muntatzen dira, soldatze bidez. Beharrezkoak diren estankotasun-probak egin eta gero, azken pieza margotu eta paketatu egiten da.
Atmosferara isurtzeak egiten dituzten instalazioak dira: zinkeztatze-instalazioa, zinkeztatze-labeetako bi erregailuak eta kakoen desugertzea.
Industria-uren isurtzeen jatorria ur azidoetan (zipriztinak, tanta-jarioak eta urberritzeak) dago, araztegian tratatu aurretik, bai eta proba hidraulikoetan ere, eta biak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergora zuzentzen dira, instalazioko langileen komunetatik datozen ur sanitarioekin batera. Euri-urak ubide publikora isurtzen dira, olio eta gantzen bereizgailu batetik igaro ondoren.
Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak dira: galbanizazio-prozesua –desugertze agortuaren bainua sortzen da bertan- eta zerbitzu orokorrak –bertan sartzen dira sortzen diren gainerako hondakinak.
Honako hauek dira Gea Ibérica, S.A. enpresak aplikatzen dituen eta Europako Batzordearen metal eta plastikoen gainazalak tratatzeko (Reference Document on Best Available Techniques for the Surface Treatment of Metals and Plastics.) 2006ko abuztuko erreferentziako dokumentuan (BREF) jasotzen diren teknika erabilgarri onenak: koipegabetzeko etapa; koipegabetze-bainua egunero eta astero kontrolatzea; desurgetze- eta desmetalizatze-bainu bereiziak; HCl-aren lurruntzearen kontrola eta inhibitzaileak erabiltzea; eskuz xukatzea; koipegabetzearen ondorengo garbiketa; flux-a berreskuratzeko sistema jarraikia, burdina amoniakoz desagerraraziz eta H2O2 oxidazioa, galbanizazio-isurtzeen hartze irekia (uhal-iragazkia eta iragazkian sortutako hautsaren kanpo-berrerabilera) eta zink-hondakinak bereizirik biltegiratzea.
Bigarrena.– Gea Ibérica, S.A. enpresak Igorreko udalerrian bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoen fabrikazio-jarduerarako, ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Gea Ibérica, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.
B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.
Gea Ibérica, S.A. instalazioa, bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoak fabrikatzen dituena, ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako isurtzeko muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Gea Ibérica, S.A. enpresaren instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
Era berean, isurtze barreiatuak sortzen dira soldatze-prozesuan eta akabera-prozesuan (ekipoak pistolaz pintatzen dira).
B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.
a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
(Ikus .PDF)
Muga-balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.
b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.
L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
Isurtze barreiatuak minimizatzeko helburuarekin, sistema guztien mantentze egokia egingo da, instalazioak egunero eta astero garbituko dira, eta abar. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.
B.1.2.– Saneamendu-sarera isurketak egiteko baldintzak.
B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Azal-tratamenduak galbanizazioa egin aurretik.
Jarduera-taldea: 16. Azal-tratamendua.
Mota-taldea-EJSN: 3-16-2851.
(Ikus .PDF)
B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.
a) Industria-uraren isurketa Araztegian tratatutako ur azidoak eta proba hidraulikoak.
(Ikus .PDF)
B.1.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.
a) Industria-urak: Araztegian tratatutako ur azidoak eta proba hidraulikoak.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera doazen isurketei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar ditu azken isurketak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa edo salbuespenekin. Halaber, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 2008ko apirilaren 1ean emandako isurketarako baimenean barne hartzen diren baldintzak beteko dira. Horrez gain, zinkaren parametroaren kasuan, ondorengo adierazitakoa beteko da:
(Ikus .PDF)
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22.2 artikulua aplikatuz, aldi baterako salbuetsita egongo da zinkari dagozkion isurtzeko muga-balioak betetzeaz. Gea Ibérica, S.A. enpresak, Ebazpen honen hirugarren atalean aurreikusita sei hilabeteko epean aipatutako muga-balioa betetzeko martxan jarriko dituen jardueren kronograma bat aurkeztuko du. Aldi horretan zinkaren kasuan kontuan hartu beharreko muga-balioa 15 mg/l izango da.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren bestelako substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren gai arriskutsuak. Errege Dekretu horren bidez, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko eta hidraulikoari buruzko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da.
B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean, industria-efluenteak tratatzeko:
● Ponpa pneumatikoa duen efluenteak biltzeko ponpatze-putzua.
● PH-a automatikoki doitzeko neutralizazio-gordailua, irabiagailu mekanikoa eta pH zunda dituena.
● Ponpa dosifikatzailea duen sosa-gordailua.
● Burdinaren oxidaziorako aireztapen-gordailua.
● Malutapena eta orrizko-dekantagailua.
● Prentsa-iragazkia dekantatutako lohiak deshidratatzeko.
● pH-aren kontrolatzailea.
Euri-ur zikinei dagokienez, isuri aurretik olio eta gantzen bereizgailu batetik pasatzen dira.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Gea Ibérica, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, kontrol-kutxetak jarriko dira industriako hondakin-urak kontrolatzeko; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxeta ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko da, hala dagokionean.
Industriako efluentea kontrolatzeko pH-neurgailu bat edukiko da nahitaez (erregistragailu grafikoa edukiko du).
Era berean, industria-isurtzea saneamendu-kolektorera bideratzen duen ponpak ordu-kontagailu bat edukiko du martxan, eta horren bitartez kalkulatuko da isurtzearen bolumena.
Gauzatzeko dauden jarduerak:
Enpresak errekastotik hurbil dauden bulegoetako ur beltzen helmuga zehaztuko du, eta ur beltzen sarera konektatu gabe badaude, konektatu beharko ditu.
B.1.3.– Instalazioetan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea lehenetsiko da baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Igorreko Udalean.
B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:
- 1. prozesua: «Desugerketa».
- 1. hondakina: «Desugertze agortuaren bainua».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/1/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C23//H8//A241//B3302.
- - EHZ: 110105.
- - Urtean sortutako kantitatea: 84 tona.
Desugertze agortuaren bainuaren upela husteko prozesuan sortzen da.
GRGn biltegiratzen da, kudeatzaile baimenduari emateko.
- 2. prozesua: «Gas efluenteak araztea».
- 1. hondakina: «Galbanizazio-prozesuko tximiniako hautsak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/2/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R13//S25//C7//H5//A241//B0011.
- - EHZ: 100319.
- - Urtean sortutako kantitatea: 3,6 tona.
Zinkeztatze-instalazioek isuritako gasen arazketaren ondorioz sortzen da. Big-bagean biltegiratzen da nabearen barruan.
- 2. hondakina: «Iragazki agortuak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/2/2.
- - Hondakinaren kodea: Q9//D15//S40//C7//H5//A241//B0011.
- - EHZ: 150202.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Zinkeztatze-instalazioetako uhal-iragazkiak ordezkatzean sortzen da. Big-bagean biltegiratzen da nabearen barruan.
- 3. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
- 1. hondakina: «Araztegiko opilak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C24//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 190205.
- - Urtean sortutako kantitatea: 16 tona.
Industria-urak (ur azidoak) tratatzearen eta flux-birsorkuntzaren ondorioz sortzen da.
Edukiontzian biltegiratzen da, kanpoaldean eta estalki pean.
- 2. hondakina: «Koipegabetze-hondakina».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/2.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L29//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 110113.
- - Urtean sortutako kantitatea: 13 tona (2 urtean behin sortzen da, gutxi gorabehera).
Desugertze agortuaren bainuaren upela husteko prozesuan sortzen da.
Zuzenean erretiratzen da sortzen den upeletatik, kudeatzailea baimenduari bidaltzeko.
- 3. hondakina: «Disolbatzaile erabili ez-halogenatua».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/3.
- - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C43//H3B//A241//B0019.
- - EHZ: 140603.
- - Urtean sortutako kantitatea: 0,6 tona.
Muntaia-eragiketetan egiten den garbiketaren ondorioz sortzen da.
Bidoietan biltegiratzen da, kanpoaldean eta estalki pean, eta atxikipen-kubeta eta lurzoru estankoa ditu.
- 4. hondakina: «Aerosolak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/4.
- - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S/G36//C41//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 160504.
- - Urtean sortutako kantitatea: 0,2 tona.
Soldatze-proben eta galbanizazio-ukituen ondorioz sortzen da.
Big-bagean biltegiratzen da, kanpoaldean eta estalki pean.
- 5. hondakina: «Solido kutsatuak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/5.
- - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 150202.
- - Urtean sortutako kantitatea: 1,6 tona.
Olioz bustitako trapuak eta material xurgatzailea elkartzearen ondorioz sortzen da.
Big-bagean biltegiratzen da, kanpoaldean, estalki pean eta lurzoru estankoaren gainean.
- 6. hondakina: «Emultsio oliotsuak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/6.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 130802.
- - Urtean sortutako kantitatea: 2,1 tona.
Kameren mekanizazio-eragiketen gordailuak berritzean sortzen da.
Bidoietan biltegiratzen da, kanpoaldean eta estalki pean, eta atxikipen-kubeta eta lurzoru estankoa ditu.
- 7. hondakina: «Olio-hondarrak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/7.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 130802.
- - Urtean sortutako kantitatea: 1,5 tona.
Eragiketa desberdinetako makinen gordailuak berritzean sortutako olioak eta koipegabetze-bainuko jalkin gaineko olioak elkartzean sortzen da.
GRGan biltegiratzen da, kanpoaldean eta estalki pean, eta atxikipen-kubeta eta lurzoru estankoa ditu.
- 8. hondakina: «Pintura-lohiak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/8.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//P12//C43//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 080113.
- - Urtean sortutako kantitatea: 0,5 tona.
Muntaia-eragiketetan sortzen da, ekipoak amaitzean.
Kanpoaldean eta estalki pean biltegiratzen da, eta atxikipen-kubeta eta lurzoru estankoa ditu.
- 9. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/9.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R13//S36//C43/51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 150110.
Produktu kimiko diferenteak erabiltzean sortzen da.
Kanpoaldean eta estalki pean biltegiratzen da, lurzoru estankoaren gainean.
- 10. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/10.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R13//S36//C43/51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 150110.
Produktu kimiko diferenteak erabiltzean sortzen da.
Kanpoaldean eta estalki pean biltegiratzen da, lurzoru estankoaren gainean.
- 11. hondakina: « 1000 l-ko edukiontzi hutsak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/11.
- - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C23//H8//A241//B0019.
- - EHZ: 150110.
- - Urtean sortutako kantitatea: 12 GRG (edukiontziak).
Produktu kimiko diferenteak erabiltzean sortzen da.
Kanpoaldean eta estalki pean biltegiratzen da, lurzoru estankoaren gainean.
- 12. hondakina: «Konpresoreko purgatzeak».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/12.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 130802.
Konpresoreak egindako purgatzeen ondorioz sortzen da.
Kanpoaldean eta estalki pean biltegiratzen da, eta atxikipen-kubeta eta lurzoru estankoa ditu.
- 13. hondakina: «Hondakin biokutsatu berezia-II. mota».
- - Identifikazioa: A48037550/4824221/3/13.
- - Hondakinaren kodea: Q12//D13//S1//C35//H9//A241//B0019.
- - EHZ: 180103.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Urtean jartzen diren gripearen eta tetanosaren kontrako txertoen ondorioz sortzen da.
Nabearen barruan biltegiratzen da, hondakin biokutsatuetarako kutxa berezi batean.
Sustatzaileak konpresoreko purgatzeak izeneko hondakin arriskutsuari dagokionez urtean sortzen den kantitatea zehaztuko du.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
b) Koipegabetze Agortua hondakina zuzenean jaso behar da sortzen den instalazioko andeletatik, aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, eta kudeatzaile baimenduari eman behar zaio.
c) Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Gea Ibérica, S.A. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
j) Gea Ibérica, S.A. enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Gea Ibérica, S.A. enpresak.
l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
m) Gea Ibérica, S.A. enpresak PKB daukaten gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretua, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.
n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Gea Ibérica, S.A. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
o) Gea Ibérica, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
p) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Gea Ibérica, S.A. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.
r) Aurreko h) eta i) (kudeatzaileak EAEn daudenean), p) eta q) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Gea Ibérica, S.A. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.
b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Gea Ibérica, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
e) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
g) Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
B.1.4.– Lurzoruaren kalitatea babesteko neurri orokorrak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez, lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, ondorengo baldintzak edo urratsak beteko dira:
● Azterketa historikoa egitea.
● Aurkeztutakoez gain, arrisku-iturri gehigarriak kontuan hartzea, gutxienez ondoren adierazitakoak: olioak biltegiratzea, araztegiko lohiak biltegiratzea, flux-birsortzea, araztegia, matak, errautsak eta txatarra biltegiratzea eta tutuak hegaskatzeko eremua.
● Kontuan hartutako irizpideak berrikustea, aukera guztiak barne hartuz (tanta-jarioak, adibidez).
● IV. Mailatik beherako arrisku-maila ezartzen den eremuetan, deskribapen teknikoa, aurrekontua, gauzatzeko epea, eta abar adieraziko da.
B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak instalatuko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.– Atmosferako isurtzeak kontrolatzea.
a) Gea Ibérica, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:
(Ikus .PDF)
b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeko kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
c) Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotua erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
C.2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea
a) Isuritako uren kontrola jarraian adierazitako puntuetan, parametroetan eta maiztasunarekin egingo da:
(Ikus .PDF)
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.
b) Derrigorrezkoa da ur tratatua neurtzeko pH-neurgailu jarraiki bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izatea, neurketaren tokiko adierazlea, beharrezko bi puntutan alarmak, eta datu historikoak gordetzeko eta kudeatzeko sistema informatizatua dutenak. Horiek Administrazioaren esku egon beharko dute gainera.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.
C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
C.4.– Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lur zatiko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.
C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Bidalketa urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
D.2.– Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.510 epigrafea «Metalen tratamendua eta estaldura»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Gea Ibérica, S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Sustatzaileak aurkeztutako agirietan jasotako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
e) Pinturak, disolbatzaileak, hidrogeno-peroxidoa, amoniako-disoluzioa, olioak eta abar maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuta egongo dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Horrez gain, uhal-iragazkiaren hautsaren eta errautsen jasotzea eta biltegiratzea aireak horiek barreiatzea saihesteko moduan egingo da.
h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
i) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
j) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.
k) Hidrokarburoen bereizgailuak aldian-aldian ikuskatuko dira, hondakinak pilatu ez daitezen; dekantagailuetan eta bereizgailuetan metatutako lohiak eta flotatzaileak aldian-aldian kendu behar dira. Hondakin horiek baimendutako kudeatzaile bati emango zaizkio.
l) Bereizgailuan metatutako lohiak, olioak eta koipeak aldian-aldian kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek. Isuriaren kantitateari eragiteko moduko mailetan metatzea saihestuko du.
m) Hidrokarburo-bereizgailuaren mantentze-lanei dagokienez, ondo garbituko dira eta aldiro bertan metatutako lohiak eta flotagarriak kenduko dira, Baimendutako Kudeatzaileak jasotzeko.
n) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
o) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.
p) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
q) Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
r) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
s) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu honetan, baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
Berme-neurri gisa, pH eta erredox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazte-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideratzeei dagozkien alarmak jarri.
Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.
Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
t) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, kolektore, ibilgu edota lurzoru publikora ustekabeko isurtzeak egitea, uhal-iragazkiak haustea, eta abar), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.
u) Larrialdi-egoeretan, istripu bat izan delako edo manipulazio okerra egin delako estolderia-sarera isurtze debekatuak egiten badira, berehalakoan jakinaraziko zaio egoera Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari.
v) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:
● Gertakari mota.
● Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
● Iraupena.
● Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.
● Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.
● Eragindako kalteen balioespena.
● Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
● Aurreikusitako neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
w) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzean, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin Gea Ibérica, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www-eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, lehendik dauden instalazioen titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian aurreikusitako erregistratu eta ebaluatzeko prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2.3 (Zinkaren parametroaren muga-balioa betetzeko jardueren kronograma); B.1.2.4 (Arazteko eta husteko instalazioetan gauzatzeke dauden jarduerak); B.1.3.1 g) eta B.1.3.2 d) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak); B.1.3.1 p) eta B.1.3.2 f) (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.4 (Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena); C.1 (Atmosferara egiten diren isurtzeen kontrola); C.2 b) (pH-neurgailua eta emari-neugailua instalatzea); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-eragiketetan egiten diren isurtzeen eta hondakinen zenbatespena); D.3 a) (Mantentze prebentiborako eskuliburua); D.3 h) (Produktu kimikoen biltegiratzeen ziurtapenak); D.3 i) (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3 j) (Kubetak husteko protokoloa); D.3 w) (Suteen kontrako ziurtapenak).
Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena.– Gea Ibérica, S.A. enpresak ebazpen honen xede den bero-trukearekin erlazionatutako ondasun-ekipoak fabrikatzeko instalazioaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
● Gea Ibérica, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Gea Ibérica, S.A. enpresari, Igorreko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 14a.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.